Skip to main content

Kultur-agenda aurkeztu du Araba Euskaraz 2019k

2018/11/27

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Muxua ikuskizunerako sarreren %75a saldu da dagoeneko!

GASTEIZ. Urrian iragarri genuen Araba Euskaraz 2019k edizio honen helburuetako bat “Araba eta Gasteizen kultur arloan eragiteko kultur agenda iraunkorra” osatzea zela. Esan eta egin. Elkarlana da lehen hilabete hauetako ekimenen oinarria eta, hiru dira momentuz abiatutako ekimenak kultur eragile ezberdinekin elkarlanean. “Jainkoak ez dit barkatzen” filmaren estreinaldia bihar, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en “Muxua” ikuskizuna larunbatean eta “Gazte Talent” abenduaren 6 eta 7an. Elkarlanean Gauekoak elkarteen federazioarekin, Abar, Katxiporretarekin edo Jimmy Jazz edo Kalakalab moduko eragileekin arituko dira. Horrela adierazi du Liher Larreak, Armentia Ikastolako Lehendakariak.

Bihar bertan, Gasteizko Florida zinemetan, Gauekoak eta Araba Euskaraz 2019k, Zinemaldian aurkeztutako "Jainkoak ez dit barkatzen” filma estreinatuko dugu. Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zela izan daiteke baina, 1907 urtean jaiotakoa. Bere bizia arriskuan jarri eta ehunka pertsonena salbatu zituen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak jasotako haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu filmak, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiapuntu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen pertsonaiaren lekukotza. Josu Martinezen dokumentala da. Martinez, EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlaria da, eta hizkuntza gutxituak eta ikus-entzunezko komunikabideak aztertzen dituen NOR taldeko kidea da. “Itsasoaren alaba” (2009), “Sagarren denbora” (2010), “Prohibido recordar” (2010) eta “Gure sor lekuaren bila” (2015) dokumentalak zuzendu ditu, guztiak Donostia Zinemaldian estreinatu ditu. Era berean, “Barrura begiratzeko leihoak” (2012) kolaborazio-dokumentalean parte hartu zuen. Aurten “Ama” film aburra zuzendu du, Donostiako Kimuak saileko katalogoan proiektatuko dena.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots: sarreren %75a salduta

Larunbat honetan, abenduaren 1ean, saio bikoitza antolatu dugu, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ekin elkarlanean. “Muxua” ikuskizuna larunbatean estreinekoz aurkeztuko dute Gasteizen. 4400 lagunek hartuko dute parte ikuskizunean eta dagoeneko sarreren %75a saldu da. Ikuskizunaren sinopsiak azaltzen duen moduan, “Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista… Inauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?"

 

Abenduaren 6 eta 7an Arabako gazte musikarientzako sortutako “Gazte Talent” lehiaketaren txanda izango da. “Gazte Talent” bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da, Jimmy Jazz elkarteak laugarren aldiz antolatu duena Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskaraz 2019ren laguntzarekin.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Muxua ikuskizunerako sarrerak salgai!

Lehen saioa: https://labur.eus/eCkuo

Bigarren saioa: https://labur.eus/Eqdbu

 

Araba Euskaraz inaugura esta semana su agenda cultural

Mañana estrenarán junto a Gauekoak la película “Jainkoak ez dit barkatzen” en los Florida y será el turno de Pirritx, Porrotx eta Marimotos

GASTEIZ. “Tal y como habíamos anunciado, uno de los objetivos marcados en Araba Euskaraz 2019 es el de potenciar una agenda cultural en euskara durante el año y hacerlo de la mano de aquellos agentes que conforman el ecosistema cultural de Araba. Apostamos por reforzar ese 16 de junio desde ya, desde diciembre, colaborando y creando sinergias”, explica Liher Larrea, Presidente Armentia Ikastola. Dicho y hecho ya que Araba Euskaraz ha organizado para diciembre tres actividades en colaboración con agentes culturales como Katxiporreta, Gauekoak, Jimmy Jazz y pronto lo hará también con Kalakalab.

La primera de estas actividades será la de este próximo miércoles. Araba Euskaraz y la Federación de Asociaciones GAUEKOAK han organizado la presentación de la película “Jainkoak ez dit barkatzen”, que cuenta la historia de Lezo Urreztieta, pirata del siglo XVI, nacido por error en 1907. Urreztieta, puso en peligro su vida para salvar a cientos de personas durante la guerra civil. 40 años después de su muerte, el periodista y escritor Martín Ugalde se encargó de recopilar sus andanzas a través de entrevistas realizadas entre 1975 y 1978. Un documental que ahora verá la luz gracias al trabajo de Josu Martínez, investigador y profesor de la UPV y miembro del grupo de investigación NOR adscrito al Departamento de Comunicación Audiovisual y Publicidad de la universidad vasca. La presentación tendrá lugar en los cines Florida de Gasteiz a las 20:00 de la tarde.

 

El sábado día 1 de diciembre, llegan Pirritx, Porrotx y Marimotots llegarán a Gasteiz a presentar su último espectáculo “Musua” de la mano de Katxiporreta, Abar y Araba Euskaraz. En doble sesión, a las cuatro y a las siete de la tarde, miles de niños y niñas podrán disfrutar nuevamente de los payasos más famosos de Euskal herria. El Buesa Arena espera poder acoger a cuatro mil personas que cantarán y bailarán un año más las canciones de Pirritx, Porrotx y Marimotots. Aún quedan entradas que se pueden adquirir en los habituales puntos de venta y también a través del enlace que encontraréis en la web de Araba Euskaraz: www.arabaeuskaraz.eus

Dirigido a los jóvenes, los días 6 y 7 de diciembre, Araba Euskaraz se suma a la Sala Jimmy Jazz al Ayuntamiento de Gasteiz, Diputación de Alava y Caja Laboral en la puesta en marcha de “GAZTE TALENT LEHIAKETA MARTXAN”. Grupos musicales y cantantes en solitario que previamente han superado una fase previa participarán de este concurso que tendrá lugar en la Sala Jimmy Jazz de Gasteiz. En su cuarta edición, está dirigido a jóvenes entre 14 y 35 años que vivan en Araba o en Trebiño. Se desarrollará en dos categorías,según edad o si se canta en grupo o solitario y en dos fases también. El grupo ganador y el o la solista ganadora, además de un premio en metálico tocarán en la edición del Araba Euskaraz 2019, que tendrá lugar el 16 de junio en Gasteiz.

Entradas Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en Muxua ikuskizunerako sarrerak salgai!

Primera sesión: https://labur.eus/eCkuo

Segunda sesión: https://labur.eus/Eqdbu

Albisteak

2024-03-11
GASTEIZKO OLABE PILOTALEKUA JAI ALAI LEAGUEKO EGOITZEKO BAT ARABA EUSKARAZEN ALDEKO ZESTA PUNTA TXAPELKETARI ESKER.
2024-03-11
Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da.