Skip to main content

Non eta Mugan

Ikastolak herriari 24. Non eta Mugan.

 
Irudia
Non eta mugan

 

Ikastolak Herria egiteko sortuak.

Euskal Herrian badira periferiak euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da.

Ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, periferiako ikastolek ere badute: jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea. Hori baita euskal identitatea garatzeko bide sendoena.

Ez da erraza izan eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen du ikastola hauek pairatzen duten egoera sozio-politikoari aurre egitea. Aurrera egiteko dedikazio eta militantzia handia behar izaten dute.

Horregatik beharrezkoa da Euskal Herriaren periferian euskararen alde lan egin duten eragileei aitortza egitea.

Martxoaren 10ean, Beskoitzen, periferian dauden zenbait ikastola omentzeko jardunaldia ospatuko da, zortzi izango dira hain zuzen: Beskoitzeko Ikastola, Sohütako Eperra Ikastola, Zangozako Ikastola, Lodosako Ibaialde Ikastola, Tuterako Argia Ikastola, Vianako Erentzun Ikastola, Oingo San Bizente Ikastola eta Balmasedako Zubi Zaharra Ikastola.