Skip to main content

Helburuak

Araba Euskaraz Arabako ikastolen jaia baino gehiago da: ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutarazteko, euskararen aldeko konpromisoa indartzeko eta komunitatea elkartzeko egitasmoa da.


Irudia
Araba Euskaraz

Argantzun Ikastola: Trebiñun errotzen

2027an, Argantzun Ikastolak hartuko du jaiaren antolakuntza. Aukera izango da ikastolen lana eta euskararen aldeko konpromisoa ikusarazteko, Trebiñun elkarlanerako sareak indartzeko eta Arabako ikastolen arteko loturak sendotzeko.

Argantzun Ikastolak euskarazko hezkuntzaren aldeko proiektua garatzen du Trebiñun. 2027ko Araba Euskaraz aukera izango da proiektu hori ezagutarazteko, haren aldeko atxikimendua sustatzeko eta etorkizuneko garapenerako sostengua biltzeko.

Helburu zehatzak

  • Argantzun Ikastolaren proiektuari sostengua ematea: Ikastolaren proiektua ezagutaraztea, haren aldeko atxikimendua sustatzea eta etorkizunean aurrera egiteko behar duen sostengua biltzea.
  • Komunitatea indartzea: Argantzun eta Trebiñuko komunitatearen arteko harremanak eta elkarlana sustatzea, herritarrak, familiak eta lurraldeko eragileak sare berean bilduz. Aldi berean, ikastolako komunitatea sendotzea, proiektu partekatuaren inguruan atxikimenduak eta indarrak batzeko.
  • Trebiñu Araba da: Trebiñuren eta Arabaren arteko loturak nabarmendu eta aldarrikatzea, euskararen aldeko lana eta konpromisoa lurralde osora zabaltzeko.

Helburu orokorrak

Atxikimendua

Ikastolekiko atxikimendua lortzea ahalbidetzen duen jaia da.

Ikastola eredua

Ikastola ereduaren eta ikastolaren beraren zereginaren/xedearen zabalkunderako tresna da. Ikastola ereduaren lanketa.

Komunitatea

Ikastola komunitatea indartzeko balio du.

Euskara

Euskararen erabilpena sustatzeko eta konpromisoa hartzeko gunea eskaintzen du.

Auzolana

Bastida Ikastolatik Euskararen eta Euskal kulturaren alde egiten dugun lanari garrantzia ematea: 45 urtez etengabe auzolanean aritu gara Bastidan Euskara eta Euskal kultura zabaltzen. Herrian eragiten.

Eragile

Bastidan eta Arabar Errioxan Euskararen eta Euskal kulturaren alde eragitea: euskararen eta euskal kulturaren transmisioa eta biziberritzea ditugu helburu, eta, ezagutzaz gain, erabilera, sormena eta
gozamena bilatzen ditugu.

Hezkuntza proiektua

Bastida Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta sendotzea: proiektuan parte hartuko duten familia eta bidelagun berriak lortzea.

Finantziazioa

Ikastolako proiektuari jarraipena emateko finantzazioa lortzea: Ikastolan egin behar diren inbertsioei aurre egiteko.