Skip to main content

Argantzun Ikastola

Argantzun Ikastola, Trebiñun euskaraz hazteko eta hezteko komunitatea.

Irudia
Argantzun ikastola

Argantzun Ikastola

Trebiñun euskarazko hezkuntza jasotzeko familien nahiari erantzunez sortutako proiektua da Argantzun Ikastola. Euskararen eta euskal kulturaren biziberritzearen aldeko konpromisoarekin, komunitatea eraikitzen jarraitzen dugu.

Gure hezkuntza-proiektua

Haur bakoitza bere osotasunean hartzen dugu kontuan, haren erritmoak, beharrak, emozioak eta nortasuna errespetatuz. Ikaskuntza aktiboa eta esperientzian oinarritutakoa sustatzen ditugu, jolasa, jakin-mina eta esplorazioa abiapuntu hartuta. Autonomia, sormena eta konfiantza lantzen ditugu, haur bakoitzak bere gaitasunak garatzeko aukera izan dezan.

Ezagutu gure ikastola


 

Gure sustraiak, gure etorkizuna

Euskara, ardatz

Euskara dugu gure hezkuntza-proiektuaren ardatza. Euskal kultura eta nortasuna egunerokoan bizitzeko konpromisoa dugu, euskaraz bizitzeko eta ikasteko aukerak zabalduz.

Herria, bidelagun

Familiek, herriak eta komunitateak hezkuntzan duten garrantzia aitortzen dugu. Ingurunea ikaskuntzarako espazio bizi bihurtzen dugu, harremanak, esperientziak eta elkarlana sustatuz.

Trebiñun, euskararen alde

Argantzun Ikastola proiektu txikia da, baina ilusioz eta konpromisoz hazten jarraitzen duena. Euskaraz ikasteko eta bizitzeko aukerak zabaltzea dugu helburu, Trebiñun euskararen presentzia eta erabilera indartuz.

Irudia
Argantzun ikastola

2027an, Araba Euskaraz Argantzunen

2027an, Araba Euskaraz Argantzun hartuko dugu, euskararen aldeko elkarlana eta komunitatearen indarra ospatzeko. Ospakizun bat baino gehiago izango da: Trebiñun euskarak bizirik eta indartsu jarrai dezan urrats berriak egiteko aukera.

Lotuz lortu!

Zatoz Argantzunera!