Skip to main content

Araba Euskaraz´26 edizioaren abestia eta bideoklipa bidean dira!

abestia

 

 

Irudia
abestia

Eta ... abestia sortzeari ekin genion!

Gure Araba Euskaraz ekimenaren abestia izan behar zuena sortzeari ekin zioten Aresketa Ikastolako ikasle ohia eta egun langilea den Igon Olaguenagak  ikastolako gurasoa den Txiki Lora aldamenean zuela.. Erronkari heldu, helburuak zehaztu, ideiak garatu, erritmoak aukeratu eta lehentasunak aztertuta, abestia sortzeko bidaia hasi zen orain hilabete batzuk. 

 

Itxaronaldia.

Geroztik, batzuk, irrikitan egon gara abestia noiz helduko zain, nolakoa izango ote zen geure buruari galdezka, gustokoa izango ote genuen ... baina beti erronka handia eta polita bezain arduratsua zela erantzunkizuna hartu dutenentzako argi izanik, bai horixe! Edonola ere, eta emaitza aurkeztu gabe badago ere, bihoakizuela aldez aurretik gure eskerrik beroena ezarritako gogo, ardura eta egindako lanagatik! Bejoindezuela!

Irudia
abestia

 

The referenced media source is missing and needs to be re-embedded.
Irudia
abestia

Eta ...  bideoklipa?

Egun, ezinezkoa da ulertzea abesti bat dagokion bideoklipik gabe. Eta berau grabatzeko eta sortzeko deialdia berriki egin diogu geure komuitateari. Erantzun polita izan dugu eta, Ikastolako ikasle ohia den Eneko Martinezek erronkari heldu eta dagoeneko lanean ari da.

Hurrengo deiadarra?.

Oporren bueltan beste hitzordu bat izango dugu. Orain hilabete batzuk ereindako hazia ureztatu, zaindu eta landu ondoren sortu duten lorea aurkezteko tenorea izango da. Sortu duten kolore musikalak zuen gustokoak izango ahal dira!

Irudia
abestia

 

The referenced media source is missing and needs to be re-embedded.
Irudia
abestia

Beraz ..adi egon!