Ongi etorri Amurriora!
Araba Euskaraz ekimenaren baitan Arabako Ikastola guztietako Lehen Hezkuntzako 5. mailetako ia 300 ikasle Amurriora hurbildu dira gure lekurik kutunenak ezagutzeko eta ikastolakideen arteko harremanak sendotzeko asmoz.
Arabako Errioxatik Assa (Lapuebla de Labarca), Bastida (Bastida) eta San BIzente ikastolak (Oion), Trebiñutik Argantzon ikastola, Aguraindik Lautada ikastola; Gasteiztik Armentia Ikastola eta Laudio ikastolako ikasleek bat egin dute Aresketa ikastolako ikasleek prestatutako egitarauari ekiteko.
Amurrioko txoko kutunak.
Harrera egin eta gero pilotalekura hurbildu dira, taldeka antolatu eta Aresketa Ikastolako ikasleen gidaritzapean Amurrioko toki desberdinetara jo dute.
"Guk" eskultura eta parkea.
Ángel Camino eskultorearen 31 tonako altzairuzko eskultura hau Juan Urrutia parkean dago 2003az geroztik. Elakrtasuna, elkarbizitza eta batasunaren adierazle honek herriko jendea irudikatzen du -izen anitzak ageri dira haren estrukturan- denok desberdinak bagara ere elkarrekin indartsuago garela erakusten du.
Egun, urtero, herrian nabarmendutako pertsona edota taldea omentzen da eskulturaren miniaturazko kopia bat emanez.
Santa Maria Eliza.
XIII. mendean eraikitzen hasi bazen ere, tenpluaren zati handi bat XVI. mendekoa da, estilo errenazentistakoa. Elizak tenplu zaharrearen aldeko atea mantendu egiten du.
Santa Maria Elizak brontzezko 31 kanpai dauka eta horietatik 25ek 2000 kiloko karilloia osatzen dute, Euskadiko lehenengoa da, alegia. Barne aldean, oholtzan Santa Mariaren Jasokundea eta korozazioaren misterioa agertzeaz gain, Juan Aranoa bilbotarrak margoturiko Gurutze Bidea dauka.
Urrutia jauregia.
Erdi Aroko jauregien antza daukan XVI. mendeko eraikuntza eder honek, hor nonbait, defentsarako dorre baten moduko beste solairu bat zeukan.
Fatxada nagusiaren goialdean, balkoien aldamenean, bi armarri ikusgarri ditu.
San Anton baseliza.
XVI. mendeko baseliza honen aurrean Armuruko Batzar ezaguna egiten zen. Halaber, Amurrio, Larrinbe, Derendano (egun, Saratxo), Etxegoien eta Olabezar (bost Kontzejuen bilerak) biltzen ziren.
Gaur egun, ostiralero, hornidura-merkatua kokatzen da bertan. San Anton egunean, aldiz, barazkiak, zuhaitzak eta bestelako produktuak saltzeaz gain, txerriboda eta bestelako abereen enkatea antolatu ohi da.
Ugarte dorretxea.
1718an jaregitxo solariego izateko eraiki zen eraikin hau, gaur egun Kutura Etxea da. Nabarmentzekoak zur landuzko hegal artistikoak eta Ugarte eta Mariaka familien armarri ikusgarriak.
"Casona" etxea
"Casona" izena familia aberats eta garrantzitsu baten etxetzarra zelako datorkio. Ez zen, berez, jauregi noblea baizik eta egoitza eroso eta funtzional bat.
Gaur egun udal liburutegia eta bestelako zerbitzu batzuk kokatzen dira bertan.
Bañueta kiroldegia.
Kirol azpiegitura nagusiena udalerria eta 20. mendearen amaieran 21.garrenaren hasiera eraiki zen kirol arloan zeuden beharrei erantzuteko (eskola-kirolak, kirol taldeak, herritar soilak ...).
Aurrealdean, nolabai, grabitateari desafio egiten dion eskultura ikusgarria dago.
Kiroldegirako bidean skate pistatik ere pasa ziren.
Irudietan ageri ez arren, "Amurrio Antzokia"tik eta Udaletxeko plazan ere egon ziren.
Behin bisita gidatua bukatuta, ikasleek elkarrekin bazkaldu dute pilotalekuan eta bisitaldiari amaiera emateko, aldez aurretik Aresketa ikastolako ikasleek gainontzeko ikastolakideei helarazitako eta egunerako propio prestatutako koreografia dantzatzeari ekin diote ikasle guztiek.
Ekainaren 14an, berriro ere, elkar ikusiko dugu!