Skip to main content

Gazte Talent lehiaketaren 11. edizioak baditu irabazleak!

NUN

Gazte Talent lehiaketaren 11. edizioak baditu irabazleak: Dirdaia eta Makriba taldeak.

Euskarazko talde onenaren akzesita Nun taldearentzat izan da, eta emakumezkoena Deus Ez taldearentzat.
Jasotako proposamen guztietatik - 41 guztira – hautaketa batzordeak Dalton & Co, Dirdaia, Deriba, Deus Ez, Nun y eta Makriba aukeratu zituen finalerako.

Abenduaren 8an eta 9an Jimmy Jazz aretoan egindako zuzeneko emanaldien ondoren,
epaimahaiak erabaki du 25-35 urtekoen kategorian Laboral Kutxa Gazte Talent saria Dirdaia taldeari ematea. Makribak, berriz, 14-24 urte bitarteko parte-hartzaileei zuzendutako Gazte Talent saria jaso du.

Epaimahaia Jorge Gonzalez musikari, musika kazetari eta managerrak, Irantzu Martinitz-Xil musikologo eta musika irakasleak eta Xabier Arratibel musikari eta argiztapen teknikariak osatzen zuten. Epaia kontzertuetara hurbildu ziren pertsonen botoekin osatu zen. Abenduaren 8an, Dalton & Co taldeak boto gehienak lortu zituen; abenduaren 9an, Makriba bandak.

Sariak

  • Talde eta bakarlari finalista guztiek 200 € jaso dituzte abenduaren 8 eta 9an zuzeneko kontzertuak eskaintzeagatik.
  • Gazte Talent & Laboral kutxa sariak (Makriba eta Dirdaia): 1000 € talde bakoitzeko, eta Gasteizko jaietako programazioaren baitan Falerina lorategian jotzeko aukera, boloa kobratuta (taldeek hala nahiko balute).
  • Accesit-a euskarazko talde edo bakarlaririk onenarentzat (Nun): 500 € eta Gazte Plaza ekimenean kontzertua emateko aukera, boloa kobratuta (taldeak hala nahiko balu). Nahi izanez gero, Araba Euskarazen ere jotzeko aukera izango luke.
  • Accesit-a emakumeen presentzia duten talde edo emakumezko bakarlaririk onenarentzat (Deus Ez): 500 € eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako San Prudentzioko jaietan, Armentiako zelaietan kontzertua emateko aukera, boloa kobratuta (taldeak hala nahiko balu).
  • Erresidentzia: Hurrengo asteetan, Jimmy Jazzeko talde teknikoak erabakiko du zein taldek egingo duen aretoan antolatutako musika-egoitza, kontzeptu teknikoak eta ekoizpenekoak finkatzeko.

Talde irabazleei buruzko informazioa

14-24 urteko kategoria:

  • Makriba (Gazte Talent saria): lau lagunek osatzen dute Gasteizko rock taldea. Gitarra eta koruak nabarmentzen dira Covid garaian sortu zen eta The Cure edo Itoiz bezalako taldeen soinuak bilatzen dituen banda honetan.
  • Deus Ez (Akzesita Emakumeen presentzia): 2024an Errekaleorreko janari-denda zaharrean (orain entsegu lokal bihurtu da) sortutako rock alternatiboko banda. The Pixies, Sonic Youth, Belako eta Idles dira haien influentziak. Abestiak euskaraz idazten dituzte eta ingelesetik euskarara ekarri nahi dute jotzera animatu zituzten taldeen estiloa.
  • Nun (Akzesita Euskara): mitologia eta gaurkotasuna euskarazko pop-rock musikarekin nahasten dituen Gasteizko musika-proiektua. Bi urtez bakarlari izan ondoren, Nun bandarekin itzuli da eta, orain, bere lehen formatuetakoa baino askoz ere formatu instrumentalagoa aurkeztu du.

25-35 urteko kategoria:

  • Dirdaia (Laboral Kutxa Gazte Talent Saria): Gasteizko euskarazko rock alternatiboko hirukotea, potentzia, pasarte melodikoak eta puntu esperimentala uztartzen dituena. Proiektuak genero askotako bandetan kideek aurrez izandako ibilbideetako eraginak biltzen ditu: besteak beste, Twin Rebels, The Brewgrass Society edo Bele Zuriak. ‘Printzak’ izeneko lehen disko autoekoitzia grabatzen ari dira.

Albisteak

Sarreren salmenta hemen.
Edizio honetarako sortu ditugun leloa eta logotipoa erakusteaz gain, azarotik ekainera bitarte aurreikusten ditugun ekimenak ere aurkeztu ditugu gaurko agerraldian.