Go!azen 12 kontzertu bira Gasteizko Europa Jauregian izango da, Urtarrilaren 25ean Araba Euskarazen eskutik.
Bi pase izango dira; lehengoa 16:30etan eta bigarrena 18:30etan.
Sarrerak Azaroaren 25ean, 12:00etan, salgai jarriko dira.
Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukeren” udalekua bilakatu du. Kontua da… Garaziri ez diola bere planen berri eman, eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete da. Hemendik aurrera, udara zaila biziko dute Garazik eta Maitanek Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte, eta dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek, ikasle guztien inguruko informazioa zabalduko du sareetan zehar. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta, jakina, abesti berri ugari!