Skip to main content

Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak saldu du TANTA txartelaren zenbaki saritua

tanta

TANTA Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikaritzen dena. Aurtengoan ere, milaka izan zarete ekimenean parte hartu duzuen lagunak eta ikastolen aisialdi taldeari, ZIRIMOLAri, aitortza egiten dion txartelean iragartzen zen moduan, zozketa joan den ostiralean, ekainak 20, egin zen. 

Zenbaki saritua, 67.975, Pasaia-Lezo Lizeoa Ikastolan saldua izan da.

Ordezko zenbaki saritua, 37.594, Armentia Ikastolan.

Euskal Herriko Ikastolen izenean eskerrik beroenak helarazi nahi dizuegu parte hartu duzuen guztioi, zuen ekarpenaren bitartez denok irabazle suertatu gara. 

Albisteak

Amurrion, 2026ko ekainaren 14an. Amurriok giro ezin hobean agurtu du gaurko Araba Euskaraz jaia.
Giro bikainean, jende andana bildu da gaur Amurrion, Arabako ikastolen jai handiari hasiera emateko.