Sarrerak hemen salgai: https://www.eramanjaialai.com/araba-euskaraz-jai-alai-master-series-2025/
Igaro dira bi edizio Gasteizko Olabe pilotalekuan, Gasteiz Jai Alai eta Arabako Euskal Pilota Elkartearen laguntzaz antolatutako zesta punta profesionalaren erakustaldia eta lehiaketarena. Mila ikusletik gora erakarri genituen frontoira, bertatik bertara goi mailako emakumezko zein gizonezko puntisten jokoarekin gozatzera. Orain dela bi urteko jardunaldi bakarreko erakustaldi arrakastatsutik, hiru jardunaldiko lehiaketa ofiziala antolatzeko jauzia eman genuen iaz. Horretarako 2024ko zesta punta denboraldi profesionalaren JAI ALAI LEAGUE zirkuituan puntuagarria izan zen ARABA EUSKARAZ JAI ALAI MASTER SERIES lehia antolatu genuen. Zirkuitu puntuagarrian parte hartzea suposatu zuen GASTEIZ (Araba) egun gorenena den zesta punta profesionaleko zirkuituaren egoitzatariko bat izatea, besteak beste, Gernika, Miarritze, Donibane Lohizune eta Paberekin(Fr) batera.
Aurtengo edizioan ere, Durango (emakumezkoak) eta Gernikako (gizonezkoak) WINTER SERIESeko puntistek parte hartuko dute. Guztira hamasei pilotari jokatuko dute Olabeko kantxan, emakumezkoen lau bikote eta gizonezkoen beste horrenbeste, tartean bi kategorietako goi mailako puntista arabarren parte hartzearekin. Bi finalerdi jokatuko dira 2025eko martxoaren 7 eta 14an, eta irabazleekin final haundia martxoaren 21ean. Jardunaldi bakoitzean nesken partidak irekiko du jaialdia eta mutilena itxi. Lehiaketako hiru jardunaldiak ikusteko bono bat jarriko da salgai, baita ere jardunaldi bakoitzari dagokion sarrera soltea. Salmenta online burutuko da eta egunean bertan ere leihatilan sarrerak eskuragarri egongo dira aforoa bete arte.
2024/2025 JAI ALAI LEAGUE EGUTEGI OFIZIALA:
- MIARRITZE: Open International Biarritz (urriak 23-30)
- GERNIKA: Eusko Label Winter Series (urriak 28-otsailak 16)
- PABE (Fr): Cesta de Nadau (abenduak 6-20)
- DANIA (EEBB): Biscayne Cup – Florida (otsailak 20-22)
- GASTEIZ: Araba Euskaraz MS (martxoak 7-21)
- DONIBANE LOHIZUNE: Cesta All Star (apirilak 10-29)
- ZUMAIA: Zumaia MS (apirilak 14-28)
- LEKEITIO: Lekeitio MS (apirilak 12-19)
- BILBO: Bilbao Iron Cup (maiatzak 2-ekainak 6)
- MARKINA-XEMEIN: Markina-Xemein GS (ekainak 13-uztailak 13)
- DONIBANE LOHIZUNE: 4 Master Internationaux (uztailetik abuztura)
- MIARRITZE: 4 Master de Biarritz (uztailetik abuztura)
- PABE (Fr): 2 Master Pau Cup (uztailetik abuztura)
- DONIBANE LOHIZUNE: Internationaux Cesta Punta (uztailak 3-abuztuak 26)
- MIARRITZE: Urrezko Xistera Biarritz (uztailak 7-abuztuak 20)
- PABE (Fr): Pau Cup (uztailak 11-irailak 5)
- MUTRIKU: Mutriku MS (uztailak 18-25)
- GERNIKA: Gernika GS (uztailak 19-abuztuak 16)
