Gaur egin da TANTA txartelen zozketa, eta 54.288 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria. Anoetako Herri Ikastolak banatu du zenbaki sariduna, eta jabeak hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko.
Andres Urrutia notarioaren aurrean egin da zozketa, eta ordezko zenbaki bat ere atera da. Lehenbizikoaren jabea agertuko ez balitz, saria eramango duen zenbakia hauxe da: 66.204, Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak banaturikoa. Zenbaki honen jabeak ere beste hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko, lehenbiziko zenbakiaren jabeari epea iraungitzen zaionetik aurrera.
TANTA txartelen 54.288 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria
2024/06/21
Albisteak
2024-11-25
Sarrerak hemen salgai:
http://sarrerak.arabaeuskaraz.eus/web/?menu=36&pagina=&siteID=arabaeuskaraz
2024-06-20
‘Gaztelugatxeko itsaslamina’ izan da Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketako laugarren edizioko irabazlea.