Skip to main content

Goi mailako lehia, ikuskizuna eta mila punturekin dator Gasteizko Araba Euskaraz Jai Alai Master Series Txapelketa

2024/03/27
Master Series

Sarrerak: https://www.eramanjaialai.com/araba-euskaraz-jai-alai-master-series/

Iaz, lehendabiziko aldian Araba Euskaraz Open Series jaialdiak erantzun paregabea jaso ostean, are sendoagoa eta luzeago dator Gasteizko Araba Euskaraz Jai Alai Master Series zesta-punta txapelketaren aurtengo edizioa. Bigarren urtez, Gasteizko Olabe pilotalekuak emakumezkoen zein gizonezkoen zesta-puntaren egungo izarrak hartuko ditu Arabako ikastolen aldeko jaialdian. Lehen finalerdi bikoitza apirilaren 13an jokatuko dira, bigarren finalerdi bikoitza apirilaren 19an eta final bikotza handia apirilaren 26an. Goi-mailako lehia honen ikuskizuna bertatik bertara bizitzeko bonoak salgai egongo dira.

 

TXAPELA JOKOAN BERRIZ ERE EMAKUMEZKO PUNTISTENTZAT

Goranzko joera nabarmena hartu du zesta-puntak emakumeetan ere. Arrakastatsua izan da da aurtego Durangoko Euskotren Women Winter Serieseko bigarren edizioa, bai mugitu duen jendearengatik bai eta puntistak erakutsi duten maila apartagatik ere. Iaz Araba Euskarazen aldeko lehen zesta-punta jaialdian Durangokoaren lehen edizioko finalisten jokoaz gozatu ahal izan zen bezala, aurten Araba Euskaraz Jai Alai Master Serieseko txapela izango dute jokoan emakumezkoen puntako lau bikote gaztek.

Lehen finalerdia apirilaren 13an, larunbatean jokatuko da arratsaldeko 7retatik aurrera. Bigarren finalerdia apirilaren 19an, ostiralean jokatuko da Gasteizko Olabe pilotalekuan, arratsaldeko zazpiretatik aurrera ere. Final handiaren lehia astebete beranduago jokatuko da, apirilaren 26an, ostiralean berriz ere, arratsaldeko zazpiretatik aurrera, nor baino nor Gasteizko txapelketaren lehen txapela janzteko griñaz.

 

JAI ALAI LEAGUE OFIZIALERAKO 1.000 PUNTU JOKOAN GIZONEZKO PUNTISTENTZAT

Iazko Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdi arraskatatsuaren segida gisa, Gasteiz Olabe pilotalekua plaza garrantzitsua izan nahi du zesta-puntako ligan eta Master kategoriako txapelketa puntuagarriarekin, Jai Alai Leagueko egoitza ofiziala izatera pasa da. Ligako bigarren edizio honetan Hego eta Ipar Euskal Herriko txapelketa puntuagarriak hirukoiztu dira, horregatik batu da Gasteizko zirkuitura. 1.000 puntu egongo dira jokoan denboraldi bukaerako amaierako Lauko Finalera begira, non puntu gehien lortu dituzten zortzi puntistek soilik izango duten Liga irabazteko aukera.

Gasteizko Araba Euskaraz Jai Alai Master Seriesaren bikote txapelduneko puntista bakoitzak 1.000 puntu irabaziko ditu rankingean gora egiteko. Finala galtzen duen bikotearen pilotari bakoitzak ordea, 600 puntu eramango ditu eta finalerdiak gainditu ez dituzten bi bikoteetako puntistek 360 punturekin asebete beharko dira. Finalerdian eta finalaren datak emakumezkoen txapelketaren berberak dira.

TXAPELKETA OSORAKO BONOAK ON LINE SALGAI

Eskuragarri daude Araba Euskarazeko web orrian txapelketaren hiru jardunaldietarako baliagarria den bonua 10 €-ko (+ kudeaketa gastuak) prezioan. Bonuen salmenta sistema web orriaren bidezkoa izango da  Bi finalerdietako zein final handirako eguneko on-line sarrerak ordea, apirilaren 3ko eguerditik aurrera egongo dira eskuragarri partiden eguneko arratsaldeko bostak arte. Finalerdietako eguneko sarrerako on-line prezioa 5€-koa (+kudeaketa gastuak) izango da eta finalekoa 7€-koa (+kudeaketa gastuak).

Leihatilari dagokionez, partida egun bakoitzean, jaialdia hasi baino ordubete lehenago irekiko da eguneko sarrerak eskuratu ahal izateko soilik, 7 €-ko prezioan finalerdien kasuan eta 9 €-ko prezioan finalerako. Bertan ez dira bonuak salduko.

 

ARABA EUSKARAZ OIONGO SAN BIZENTE IKASTOLAREN ALDE

 1981.ean egin zen lehenengo ARABA EUSKARAZ eta euskaltzale ugari batzen duen euskararen aldeko jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da geroztik. Urteak joan eta urteak etorri Araba Euskarazek bere sortzeko arrazoiei eusten die: Arabako Ikastolen jaia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea, dituen premiei erantzutea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

Aurtengo ARABA EUSKARAZen jaia, ekainaren 16an ospatuko da, igandea, Gasteizko Olarizu parkean. Hala ere, jaia ez da egun horretara soilik mugatzen. Urte osoan zehar, Araban barna, jaiarekin zerikusia zuzena duten askotariko ekitaldi kultural zein kirol ekintzak burutzen dira.

Araban zesta-punta sustatzen jarraitzeko xedearekin, iaz Araba Euskarazek, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin eta Gasteiz Jai Alai klubarekin elkarlanean ekindako bidean beste urrats bat eman dugu hiru jardunaldiko txapelketa puntuagarriarekin Gasteizen. Iaz eman genuen lehen pausoa jardunaldi bakarreko jaialdia antolatuta elkarlanean eta izan zuen arrakastaren ondoren, aurten Iparraldeko eta Hegoaldeko zesta-punta txapelketa nagusiak batzen dituen Jaia Alai Leagueko egoitzetako bat izango da Gasteizko Olabe pilotalekua Araba Euskarazen aldeko zesta-punta txapelketa puntuagarriari esker.

Albisteak

2024-05-31
Hemen lortzeko aukera daukazu:
2024-05-29
Badakizue, era berean, Arabako zortzi ikastolon artean antolatu dugula