Skip to main content

Mirotz accésit Euskara sarian Gazte Talent lehiaketaren irabazlea izan da.

2023/12/13
Gazte Talent Mirotz

(Berriaren egilea: Alea)

Abenduaren 4an eta 5ean beren lanak Jimmy Jazz aretoan aurkeztu ostean, Annekdotas eta Mehatxu taldeak izan dira Gazte Talent lehiaketaren IX. edizioko irabazle nagusiak. Kitzika eta Mirotz taldeak ere saritu dituzte emakumeen eta euskararen presentziagatik.

Jimmy Jazz elkarteak urtero antolatzen duen Gazte Talent musika txapelketaren bederatzigarren edizioa amaitu da jada. Laboral Kutxa, Arabako Foru Aldundia, Araba Euskaraz eta Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren laguntzarekin, urtero Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte bitarteko gazteentzako plaza eskaintzen du, eta aurten ere hala izan da.

Sei talde iritsi ziren finalera, eta beren lanak jendaurrean aurkeztu zituzten abenduaren 4an eta 5ean, Jimmy Jazz aretoan, 30 minutu inguruko errepertorioa eskainiz. Urtero bezala, adinaren araberako bi kategoria izan dira jokoan:

  • Gazte Talent Laboral Kutxa saria, 25 eta 35 urte bitartekoentzat: AnnekdotasEngandina eta Scusi Boys.
  • Gazte Talent saria, 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat: KitzikaMehatxu eta Mirotz.

Sariak

Talde finalista guztiek 200 euroko saria jaso dute finalean parte hartzeagatik. Horrez gain, honako hauek izan dira aurtengo sari nagusiak:

  • Gazte Talent kategoriako irabazleak 1.000 euroMehatxu.
  • Gazte Talent Laboral Kutxa kategoriako irabazleak 1.000 euroAnnekdotas.
  • Accesita emakumeak tartean dituen talde edo bakarlari onenarentzat: Kitzika. 500 euroko zuzkidura sari moduan eta Gasteizko Udalak Andre Maria Zuriaren jaietan antolatutako kontzertuetan jotzeko aukera (Falerina Lorategian). 
  • Accesita euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat: Mirotz. 500 euroko zuzkidura sari moduan eta Araba Euskaraz jaialdian jotzeko aukera.

Mirotz

Accésit Euskara Saria

500 euroko zuzkidura sari moduan eta Araba Euskaraz jaialdian jotzeko aukera.

Mirotz 17 eta 20 urteko hiru gazte dira, eta rock alternatiboa egiten dute. Soinuak nahasten eta nahi duten soinua lortzen saiatzen dira. Bi anaik, Markelek (bateria) eta Aritzek (gitarra eta ahotsa), eta Martinek (baxua) osatzen dute taldea. Bi hilabete baino ez daramatzate elkarrekin musika egiten, baina denbora gutxian aurrerapauso ugari lortu dituzte.

Albisteak

2024-10-10
Gaur aurkeztu dugu, Gasteizen, 2025eko Araba  Euskaraz.
2024-06-21
Gaur egin da TANTA txartelen zozketa, eta 54.288 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria.
2024-06-20
‘Gaztelugatxeko itsaslamina’ izan da Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketako laugarren edizioko irabazlea.