Skip to main content

Araba Euskaraz-ek Herriari; Elkar-Ekin Dantzan Agurainen

2023/04/22

Maiatzaren 7rako dantzaren inguruko festa eguna antolatu dugu Araba Euskaraz-etik Agurainen. Elkar -EKIN dantzan! goiburupean, aldarrikapen hirukoitza egingo dugu dantzaren bitartez, adierazpide honek jendea batzeko duen gaitasunaz baliatuta: alde batetik, Euskal Herri luze-zabaleko tradiziozko dantzek hartuko dituzte Aguraingo alde zaharreko kale eta plazak; tradiziozko dantzetatik abiatuta, gaur egungo dantza estiloei edota dantza urbanoei tarte egingo zaie bigarrenik; eta hirugarrenik, gaur egungo euskal gizartearen aniztasuna islatuko dugu munduko dantzen bidez.

Elkar-ekin dantzan

DANTZA-TALDE PARTE HARTZAILEAK

Zubi-Zahar (Ondarroa, Bizkaia)

Primadera dantza taldea (Baiona, Lapurdi)

Lurra dantza taldea (Urretxu, Gipuzkoa)

Ertorkizuna dantza taldea (Etxarri Aranatz)

Jeiki dantza taldea (Agurain, Araba)

Dardara Gune (Agurain, Araba)

Munduko Dantzak (Agurain, Araba)

Dantzarien kale-jiran ikusi ahalko da goiko taldeen dantza ikuskizuna, baina eraberean kale-jira baliatu nahi da Agurainen euskararen biziberritzean lanean ari diren hainbat talderi aitortza egiteko: familiei (etxean edota kalean seme-alabei euskaraz egiteagatik edota euskararekiko jarrera egokiak helarazteagatik), hezkuntza-sistemari (ume eta nerabeen euskalduntzearen ezinbesteko motorra izategatik), helduen euskalduntzeari eta euskaldun berriei, LEK-eko ekonomatoari… bertsolariak arduratuko dira tokian tokiko gunearen aldeko mezua pasatzeaz.

Kalejiraren ondoren, Santa Marian bazkaria egingo da, ikastolako gurasoen eskutik (Lautada ikastolan eskura daitezke bazkaritarako tiketak). Ondoren, umeentzako ipuin musikatua egongo da Lautada Ikastolako frontoian, BERRIA egunkariaren eskutik.

16:30ean Santa Maria plazan bertan Dantza Plaza parte hartzailea egingo da eta festa amaitzeko TTEK elektrotxarangarekin kalejira egongo da, talde hau izan baita aurtengo Araba Euskaraz-en abestia sortu duena.

“Dantzatzen den herria, ez da inoiz hilko!” oihu egin zuen behin batez Jon Maya dantzariak eta lelo horri gehitu diogu “Elkar -EKIN dantzan!” goiburua: mugak gaindituz, Euskal Herri osoko dantzariak batuz; estiloak nahastuz, tradiziozko dantzak eta gaur egungoak uztartuz; mugak lausotuz; bertako dantzak eta doinuak eta urrutiagokoak nahastuz. 

Elkar-EKIN dantzatzera!

Albisteak

2024-02-22
Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da.