Skip to main content

Ikastola antolatzailea

Aurtengo Araba Euskaraz Aresketa Ikastolak antolatu du, Amurriotik Araba osora, bulkada handi bat ematera gatoz euskarari, taupadak berpiztera.

Irudia
Araba Euskaraz, aresketa ikastola

1977tik familia bat

Arazo guztien gainetik, amets bat zirudiena egi bihurtu eta gaur egungo Aresketa Ikastola 400 familia, 600 ikasle eta 70 bat profesional baino gehiagoz osatutako familia bat da. Familia bat izateaz gain, urteen poderioz, irabazi asmorik gabeko HERRI ONURAKO KOOPERATIBA izendatutako eta gurasoez osatutako HEZKUNTZA KOOPERATIBA bihurtu da.

Irudia
Aresketa Ikastola

Eta, zer esan nahi du honek?

Bada, batetik, herrigintzatik sortutako gure ikastolak herritarrei zerbitzua ematea duela bokazioa eta, aldi berean, ikastolak herriarenak izanik, autonomia bermatzen dela, eta, autonomia horri esker, gainontzeko ikastolekin batera, hezkuntza-sare nazional sortzea ahalbidetzen duela.

Eta bestetik, zeuek, familiok, ikastolaren norabidea gidatzen duzuena zaretela, zeuek hartu beharreko erabakiak harten dituzuelako bai Artezkaritza Kontseiluko kideak aukeraten bai jorratu beharreko gaiak, banan banan, lantzen urtero egiten den Asanblada Orokorrean. 

Irudia
Aresketa Ikastola

Gure ezaugarriak:

  • Hizkuntza eta kultura.
  • Aniztasunideologikoa.
  • Gestio-era partehartzaile eta demokratikoa.
  • Ikaslearen pertsonarengan zentratutako hezkuntza integrala.
  • Aniztasuna eta hezkuntzaren izaera konpentsatorioaren zaintza berezia.
  • Irakasleen eta familien etengabeko formakuntza.
  • Gizartearekiko irekia eta inguruarekiko konpromisoa.
  • Proiektuaren etengabeko ebaluazioa.