Agurainen hasiera eman diogu Araba Euskaraz 2023 ekimenari, kalejira koloretsu eta parte-hartzaile batekin.
Lautada Ikastolak mezu hau helarazi du:
"Lautada Ikastola EKIN eta EKIN:
Urtero lez, aurtengo ekainean ere, Arbako Ikastolen aldeko eguna ospatuko dugu Olarizun, Gasteizen.
Ikastola guztiok batera, guztiok batuta. Arabako zortzi Ikastolak elkarrekin ariko gara aurten ere Araba Euskaraz antolatzen. Auzolana eta elkarlana ardatz hartuta, eskuz esku, buruz buru, gure jakintza elkarbanatuz, gure harremana aberastuz. Argantzundik hedatu zen azken deiadarrari jarraika, gurera iritsi da Araba Euskaraz, eta prest gaude honi heltzeko.
"Gogo biziz" ekin genion duela hamar urte eta "Geroari begira" jarri ginen duela sei. Orduko gero hark, gaur garen honetara ekarri gaitu, geldirik egon gabe, ekin eta ekin.
Izan ere, ondo dakigu Ikastolak Euskal Herri osoan euskaraz eta auzolanean antolaturiko hezkuntza komunitatea osatzeko aukera ematen digula, eta aurtengo Araba Euskarazean ere, horren alde egingo dugu.
Aturritik, Ebrora, iturri zaharreko ur berria edanez, Arabako zortzi ikastolekin batera, Lautada ureztatzen jarraituko dugu; Euskkaraz eta aniztasunez, gure nortasun propioa eraikiz!
Ekainaren 11a jo muga, bidea dugu oraindik, eta gure leloak dioen bezala: ekin eta ekin, ezina eginez EKIN!
Gora Araba Euskaraz eta Gora Lautada Ikastola!"