SABIN GUARESTI (Abokatu lanetan jardutearekin batera, bere musika eskaintzeko kalea plaza bihurtu duen Aresketako ikasle ohia)
Pandemia hasi zenetik kalean jotzen eman duen lehenengo aukera izan du ekital honen bezperan.
"Ikastola hezi nauen etxea da. Azkenean gure familiak, ikastolak eta hemen dauden irakasle askok hezitzen gaitu eta eurei eskerrak eman gure deutsat"
IZASKUN GARCIA (Aresketa ikasle-ohia eta egungo ama)
"Askotan esaten dugu bizitzak eta pertsonak erdigunean jarri nahi dituen jendarte eredu bat eraiki nahi dugula ... tokatzen zaigu ba, orduan, hezkuntza eremutik, ikastolatik horretan ze ekarpen egingo dugun zehaztea, eta horren inguruan gogoeta egitea komunitatean. Erronka potoloa, baina potoloa bezain erakargarria."
IGON OLAGUENAGA (Aresketa ikastola ikasle-ohia, musikaria, musika irakaslea eta kantaren sortzailea/ekoizlea)
"...halako erronka bateri aurre egiteko ilusioa ez badago ez dekozu zer eginik. ... gutxi gorabehera badakizu zelango gorabeherak eukiko dokuzan aurretik baina, beti ere, erronka bat izaten da."
"Kontsumitzeko era aldatu beharko genuke, azkenean, gure baliabide ekonomiko nagusiena zuzenekoetan edo irakaskuntzatik dator, adibidez nire kasuan eta bi horiek egun etenda daude".
AIALA MENDIETA (Aiara eskualdeko sortzailea eta kantaria)
"Argi dago krisialdi honek musikan ere eragina izan duela eta gure egoera osasuntsu sistemarenaren antzekoa izan dela...". "...aurretik ere hutsuneak zituen baina krisialdian asko nabaritu genuen." "Esan nahiko nuke ideia aparte dela orain, egoera kontuan hartuta, eskualdeko antolakuntza eta entitate desberdinek tokiko artistekin kontatzeko momentu ona dela"
KOLDO TELLITU (EHIko LEHENDAKARIA)
"Eredu eraiktzailea dugu: garaian garaikoa, eredurik aurrekakoienak ezarriz" ... "Gogoeta egin behar dugu eta erabaki gure lehentasunak datoreen hamarkadarako. Baita Euskal Herriari egingo diogun ekarpean ere. Epe motzean, datorren ikasturterako ikasgeletara itzultzea antolatu..."