Skip to main content

Herri Urrats: Top ein dezagun!

2020/05/08

Dakizuen bezala igandean Herri Urrats ospatu behar zen, baina ezeztatu egin behar izan dute. Festa nagusiaren ordez, Kanaldude telebistan zuzenzko saio bat prestatzen ari dira eta horretarako jendartearen partehartzea eskatu dute. Brindis bat egingo dute.

Brindisan parte hartzera animatuko zarete? Honako pauso hauek jarraituz, bideo bat grabatu behar da parte hartzeko:

  • Horizontalean filmatu bideoa
  • Herri Urratsen ikurretako bat bihurtu den Bob txapelarekin
  • Baso berri batekin
  • Kamerari begira
  • Besoa altxatu txin-txin egiteko

2-3 segundoko bideoak izan behar dira eta ahal bezainbat behar dituzte. Adin guzietako jendeak parte hartu dezakeela adierazi dute Herri Urratsetik: "Familia, haur, aitatxi amatxi, xakur, ardi... Denek elgarrekin txin txin egin dezagun igandean!"

Bidali zuen bideoak WhatsApp bidez 0033 619 07 07 19 telefonora.