Skip to main content

Jose Luis Zumeta gogoan

Zumetaren heriotzak Euskal Herriko kultur munduan samina sortu du, baita 2005eko Amurrioko Araba Euskaraz zela-eta ezagutu genuenon artean ere.

 

Esan bezala, bera izan zen erabili genuen irudiaren egilea.

 

irudia
irudia

Informalismoa, espresionismo abstraktua, arte figuratiboa, abstrakzioa... kolore biziez beteriko artelanak!

Euskal artitstarik nagusienetako bat dugu Zumeta. Intuizioari jarraitzen zion margolaria zen, margotzen hasi baino lehenago ez baituzen ideia zehatz bat:«Ni hasten naiz pintatzen jakin gabe zer egingo dudan, eta gero pinturak berak eramaten nau. Ez dago batere arrazionalizaziorik. Nire lana izaten da problema bat sortu eta gero bere lekura ekarri, edo konpondu».

irudia
irudia

Hegoak ebaki banizkio, nerea izango zen, ez zuen alde egingo...baina ez zion EKINGO BIDEARI. 

 

Txoriek jarrai dezatela hegan han-hemen bidea egiten.

 

Eskerrik asko Zumeta, ZUREA GUREAN DARABAGU!

 

 

Albisteak

Milaka ikastolazale etorri ziren, atzo, G
Araba Euskaraz´25 jaiaren aldizkaria argitaratu da. Ikastolazale eta euskaltzale guztiekin partekatu nahi dugu.Ekainaren 15ean denok Gastiezera! Etengabe Araba Euskaraz ospatzera!