Skip to main content

Euripeko KULTURA EGUNA (I)

Euripeko KULTURA EGUNA (I)

Umeentzako taillerrak kanpoaldean antolatzen saiatu baginen ere, eguraldiaren iragarpenari kasu egin eta karparen azpian jartzea erabaki genuen. Gaitzerdi! Buztina, pintura, jolasak eta abarrekin hasi bezain pronto sekulako eurijasa pairatu baikenuen. Hala ere, hurbildu zirenek prestatutako tailler guztietan gozatzeko aukera izan zuten, hori bai, nahi izan genukeen moduan baino estutxuago!. 

Umeek lanean ziharduten bitartean, sukaldariek geroko bazkari gozo baino gozoagoa prestatzen aritu ziren.

Halaber, Aiara Dantza Taldearen dantzaldia, euriaren erruz, lekuz aldatu behar izan genuen eta San Anton plaza burutu zen.

Eskerrik asko Susana, Gentzane, Felix (Kalaka) eta Aspaltza nahiz Aiaraldea Dantza taldeko kideei!

 

 

Albisteak

Araba Euskaraz´26 ekimenaren barruan, otsailaren 8an, Amurrioko Udal Pilotalekuan, Araba Euskaraz´26 Euskal Pilota Topaketa ospatuko da.
Sarreren salmenta hemen.