Skip to main content

JATORRIZ TALDEA

JATORRIZ TALDEA

Tapia eta Leturia, Alaitz eta Maider, Gozategi, Etzakit, Sorotan bele, Esne beltza, Gatibu, Urtz, Latzen… altxor ederra daukagu euskal musikan, eta JATORRIZ taldearekin, abestiak berriz abestu eta dantzateko aukera izango duzue. Orain dela urtebete jaio berri den proiektua da JATORRIZ, Miri (Ahotsa), Jon (Soinua) eta Alex (Gitarra) tabernetan jotzeko elkartu zirenean.

Jendeak musikarekin gozatzen zuela ikusita, laster eszenatokietara jauzia egin zuten Diegoren (Baxua) eta Andoitzen (Bateria) ekarpenarekin. Tabernetan zein eszenatokietan, asmoa bera da: gehien atsegin duten erara, musikaz, alegia, festa eta publikoa girotzea.

Albisteak

Milaka ikastolazale etorri ziren, atzo, G
Araba Euskaraz´25 jaiaren aldizkaria argitaratu da. Ikastolazale eta euskaltzale guztiekin partekatu nahi dugu.Ekainaren 15ean denok Gastiezera! Etengabe Araba Euskaraz ospatzera!