Skip to main content

KALAKA JOKUAK

2019/11/26

Felix Pikatza

 

KALAKA ZUREZKO PLAZA JOKUEN  bildumari esker, bezeroen neurrira pentsatutako jarduera pertsonalizatuak antolatzen dituzte. Komunikazio eta gizarteratze-espazioak sortzen dituzte jolas-dinamiken bidez, jasotzaileek (erakunde publiko, elkarte, enpresa eta abarrek) proposatzen dizkieten helburuak lortzen laguntzeko.

   

Lantegia 2002an ipini zen martxan eta ebanisteria, tornu nahiz eskultura-lanak egiten ditu askotariko zurez. Hainbat urtez, beste profesionalekin batera (psikopedagogoak, psikologoak…) lanean, ikerketan eta lankidetzan aritu ondoren, enpresaren jarduera berritzeko eta dibertsifikatzeko grinak jarduera-ildo berri hau martxan jartzera eraman zituen 2012an.

JOLASTEKO PREST?

Jolasak bizitzaren zati ditugu, haurtzarotik bertatik rolak, trebeziak nahiz kontzeptuak ikasteko bide naturala baitira. Eta hori horrela izanda, zergatik ez jarraitu erabiltzen bizitza osoan?

DINAMIKA KOOPERATIBOAK - SENTSIBILIZAZIO JOLASAK - PEDALEZ DABILEN TAILERRA - EUSKO –VEGAS