Skip to main content

KALAKA

KALAKA JOKOAK, ZUREZKO PLAZA JOKUEN bildumari esker, neurrira pentsatutako jarduera pertsonalizatuak antolatzen ditu. Komunikazio eta gizarteratze-espazioak sortzen ditu jolas-dinamiken bidez, jasotzaileek (erakunde publiko, elkarte, enpresa eta abarrek) proposatzen dizkiguten helburuak lortzen laguntzeko. Alderdi didaktikoak landu eta trebeziak, gaitasunak nahiz abilidadeak garatzen eta indartzen ditu ikuspegi ludiko batetik begiratuta.

Laudion duen ebanisteria-lantegian diseinatzen eta egiten ditu jokuak, eskuz, diseinuari, akaberei eta segurtasunari zorrozki erreparatuta. Lantegia 2002an ipini zen martxan eta ebanisteria, tornu nahiz eskultura-lanak egiten ditu askotariko zurez. Hainbat urtez beste profesionalekin batera (psikopedagogoak, psikologoak…) lanean, ikerketan eta lankidetzan aritu ondoren, enpresaren jarduera berritzeko eta dibertsifikatzeko grinak jarduera-ildo berri hau martxan jartzera eraman zuen 2012an.

Albisteak

Milaka ikastolazale etorri ziren, atzo, G
Araba Euskaraz´25 jaiaren aldizkaria argitaratu da. Ikastolazale eta euskaltzale guztiekin partekatu nahi dugu.Ekainaren 15ean denok Gastiezera! Etengabe Araba Euskaraz ospatzera!