Araba Euskaraz jaiaren baitan datorren ekainaren 16an izango den beste berritasunetako bat Osakidetzak antolatutako lehen sorospen tailerra izango da, Prado parkean eskainiko da ikastaroa eta bertan, lehen aldiz ezaugarri hauek dituen honelako jai batean, zortzi urteko 40 haurrek, jolasean eta euskaraz, larrialdi egoera baten aurrean guztiok beharrezko ditugun oinarrizko ezagutzak ikasteko aukera izango dute.
OSI Arabako erizaina eta “Ume soroslek” programaren arduradun den Beatriz Noarben eskutik, 40 haur hauek anbulantzia bati hots egin behar izanez gero edota bakarrik daudela mediku baten beharra duen egoera baten aurrean aurkituz gero nola jokatu behar duten ikasi ahal izango dute. Egunean zehar bi tailer eskainiko dira, bata goizez eta bestea arratsaldez. Bakoitzak ordu eta erdi inguru iraungo du eta haurrak, une oro, ikastaroaren parte aktibo izango dira, tailer praktikoak izango baitira, eta funtzio ezberdinak barneratzen joateko txandakako sistema erabiliko da. Osakidetzako kideen ustetan, ezinbestekoa da haur hauek txikitatik, edozein momentutan gerta dakieken larrialdi egoera errealei aurre egiten jakitea. Izan ere, erreakzio bizkor batek biziak salba ditzake.
Tailer hauek jada hainbat ikastetxetan aurrera eramateko aukera izan dute eta harrera oso ona jasotzen ari direla ziurtatu dute. Araba Euskarazen baitan emango diren bi tailerretan parte hartzeko, aurretiazko izen-ematea egin beharko da.
LEHEN SOROSPEN TAILERRAREN
PRADO PARKEA
Ekainak 16 (ARABA EUSKARAZ)
ORDUTEGIA: 11:30-13:00 (gutxi gorabehera)
15:30-17:00 (gutxi gorabehera)
PLAZA KOP.: saio bakoitzeko 20 haur (guztira 40 haur) Aforoa bete arte.
IZEN-EMATEA: arabaeuskaraz@armentiaikastola.eus
ORDUTEGI BERBERA PROBESTUZ, OSAKIDETZAK LEHENTASUNEZKO HIZKUNTZA EUSKARA IZATEA ESKATU AHAL IZATEKO STAND BAT JARRIKO DU.