GASTEIZ. 2019ko Araba Euskaraz dela-eta, Armentia Ikastolak sortu duen kultur taldeak, ekimen berria jarri du abian, Elkar liburutegiarekin batera. Ipuin laburren, eta txikienen kasuan, marrazkien lehiaketa da.
GERTU lelopean antolatuta, eta Gasteizko edozein ikastetxeko ikasle, guraso eta langileek parte hartu ahal izango dute. Xabier Olasok, Aintzane Guridik eta kultur taldeko hainbat kidek osatuko dute epaimahaia, eta idatzien originaltasuna eta hizkuntza maila aintzat hartuko dira; era berean, “Araba”, “Euskara” edota “Gertu” bezalako hitzak dituztenen lanak modu Berezina baloratuko dira.
Informazio guztia: Oinarrietan