- Gasteizko erdialdian kokatuta, kultur ekimenak burutuko dituzte bertan
Araba Euskaraz-eko produktuak Gasteizen saltzeko asmoz denda zabaldu du Araba Euskaraz 2019k. Armentia Ikastolak antolatuko du datorren urteko Araba Euskaraz eta, horregatik, denda zabaldu dute Amarika Plazan, “Gasteizko bihotzean presente egoteko”. Caja Vital-ekin erdietsitako akordio baten bidez lortu dute lokala eta ostiral zein larunbatetan zabalduko dutela iragarri dute “ostiraletan 18:00etatik – 20:00etara, eta, larunbatetan, goiz eta arratsaldez, 11:00etatik -13:30etara eta, arratsaldez 18:00etatik – 20:00etara”.
Denda behar moduan aurkezteko, ekitaldia antolatu dute ostiralerako. Salda banaketa, txalapartariak eta dantza emanaldia izango dira Amarika Plazan arratsaldeko 18:30etatik aurrera.