Ostiral honetan zabalduko dute estreinekoz Araba Euskaraz-eko denda. Ostiralean zabalduko bada ere, hurrengo astean, abenduaren 14rako antolatu dute aurkezpen ekitaldi ofiziala.
Gertu da Araba Euskarazeko leloa eta horregatik Gasteizko erdialdetik ere "Gertu" egotea erabaki dute. Caja Vital Kutxari esker lortu da Florida eta Amarika Plazaren artean dagoen lokal handi hau eta urtean zehar hainbat ekimen antolatzea dago aurreikusita. Umeen txokoa izango du dendan eta, gabonetan, 18:00etatik 20:30ak artean zabalduko dute ostiraletan eta11:00etatik 13:30etara eta 18:00etatik 20:30etara larunbatetan.
Webgunea ere prest dago dagoeneko, eta orain arteko albiste guztiak bertan topa daitezke.