Skip to main content

Gazte Talent Lehiaketa martxan!!!

2018/11/22

Jimmy Jazz Aretoa, Araba Euskaraz 2019, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Caja Laboral elkarlanean! 

Gazte Talent bakarlari eta musika talde gazteen lehiaketa da, Jimmy Jazz elkarteak laugarren aldiz antolatu duena Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskaraz-en laguntzarekin.

PARTE-HARTZAILEAK
14 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu dezakete, baldin Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Konderrian bizi badira, ikasten ari badira edo lan egiten badute.

Aukeratutako eta saritutako parte-hartzaileei erroldatze egiaztagiria eskatu ahalko zaie.

Lehiaketatik baztertuko dira deialdiaren amaiera egunean merkatuan diskogintza lanen bat edo diskoetxeren batekin kontratua duten taldeak eta bakarlariak. Ez dira baztertuko beraiek finantzatutako diskogintza lanak dauzkatenak.

LEHIAKETAKO KATEGORIAK
Parte hartzeko bi kategoria egongo dira, taldeetako kideen edo bakarlarien adinaren arabera:

Gazte Talent saria: 14 eta 24 urte bitarteko gazteentzat.

Laboral Kutxa Gazte Talent saria: 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.

Aurkeztutako agirien arabera, parte hartzeko kategoria bat esleituko zaio talde edo bakarlari bakoitzari. Baldin talderen batek bi kategorietako adineko kideak baditu, Antolakuntzak eskumena izango du egokitzat jotzen duen kategoria esleitzeko.

LEHIAKETAREN FASEAK
Lehiaketak bi fase izango ditu:

a) Lanen aurkezpena eta aukeraketa: talde eta bakarlariek, izena ematerakoan, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Taldearen ibilbidearen azalpen laburra, musika estiloa zein den ere aipatuta.
Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
Taldea osatzen duten pertsona guztien NANen kopia.
Rider
Argazkia, jpg
Taldearen edo bakarlariaren grabazioren bat. Edozein formatu onartuko da: mp3, grabazioa CDan, YouTube-ko kanalerako esteka, Bandcamp-erako esteka, SoundCloud, eta abar.
Lehiaketarako izen ematea online edo zuzenean bertara joanda egin ahal izango da.

Online izen ematea: posta elektroniko bat bidalita gaztetalent@gmail.com helbidera
Zuzeneko izen ematea: agiriak Jimmy Jazz aretoaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Aldabe kalea 34, 1. esk., Gasteiz). Ordutegia: 10:00 – 14:00.
Eskatutako agiriak AURKEZTEKO EPEA: urriaren 8tik azaroaren 19ra, biak barne.

Antolakuntzako kideek osatutako Hautaketa Batzordeak, bidalitako material guztia entzun ondoren, hautatuko ditu bigarren fasera igaroko diren taldeak.

Batzorde horrek bost talde finalista hautatuko ditu lehiaketako kategoria bakoitzean.

Hautaketa Batzordearen erabakia: azaroaren 26an jakinaraziko zaie hamar talde finalistei, eta erakunde laguntzaileen hedabideetan zabalduko da.

b) Emanaldiak: Hamar talde finalistek hogeita hamar minutu inguruko kontzertua prestatu beharko dute eta epaimahaiaren aurrean zuzeneko emanaldia emango dute. Horretarako, errepertorio zabala izan beharko da eskatzen den denboraz aritu ahal izateko.
Bi finalak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira.

Noiz:

Abenduak 6: Laboral Kutxa saria

Abenduak 7: Laboral Kutxa Gazte Talent Saria

Epaimahaiaren erabakia: musikako profesionalek osatuko dute epaimahaia. Entzuleek parte-hartze kuota bat izango dute, beren botoa dela medio. Hori ehuneko bat izango da epaimahaiaren erabakian. Antolakuntzak 6 Go Pro kamera zozketatuko ditu, Laboral Kutxak oparituta, bozketan parte hartzen dutenen artean. Erabakia talde irabazleei jakinaraziko zaie eta erakunde laguntzaileen hedabideetan zabalduko da. Epaimahaiaren erabakia apelatu ezinekoa izango da.

SARIAK
Talde finalista guztiek 200 euroko saria jasoko dute finalean parte hartzeagatik.

Gazte Talent saria: kategoria horretako irabazleak 1000 euroko diru kopurua eskuratuko du, sari gisa eta Jimmy Jazz aretoan kontzertua emateagatik.

*Gazte Talent saria gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.

Laboral Kutxa Gazte Talent saria: kategoria horretako irabazleak 1000 euroko diru kopurua eskuratuko du, sari gisa eta Jimmy Jazz aretoan kontzertua emateagatik.

*Laboral Kutxa Gazte Talent saria gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.

Accesita euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat: 500 euroko zuzkidura sari moduan, eta Araba Euskaraz 2019an jardutea. Talderik onena hautatuko da lehiaketako bi kategorien artean.

*Euskarazko talde onenaren accesita gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.

*Accesita eman gabe geratuko da baldin euskarazko talde onena kategoria bietako batean (Gazte Talent saria edo Laboral Kutxa Gazte Talent saria) irabazle izan bada.

Accesita emakumeak tartean dituen talde edo bakarlari onenarentzat: 500 euroko zuzkidura sari moduan, eta Gasteizko Udalak Andra Maria Zuriaren jaietan antolatutako kontzertuetan jardutea (Falerinaren Lorategian). Talderik onena hautatuko da lehiaketako bi kategorien artean.

*Emakumeak tartean dituen talde onenaren accesita gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.

*Accesita eman gabe geratuko da baldin emakumeak tartean dituen talde onena kategoria bietako batean (Gazte Talent saria edo Laboral Kutxa Gazte Talent saria) irabazle izan bada.

Epaimahaiak 2019ko urtarrilean ezagutaraziko du bere erabakia.

Sailkatutako talde guztiek lehiaketan ematen duten kontzertuaren kalitate handiko grabazioa jasoko dute sari moduan.

6.- OHARRAK
Lehiaketari edo bere oinarriei buruzko edozein zalantza helbide elektroniko honetara bidal daiteke: gaztetalent@gmail.com

Bidalitako abestiek letra eta musika originalak izan beharko dituzte. Lehiaketaren Antolakuntzak ez du erantzukizunik hartzen bidalitako abestiek beste artista batzuen egile eskubideak urratzen badituzte. Erreklamaziorik aurkeztuz gero, parte-hartzaileak izango dira erantzule bakarrak.

Antolakuntzak hogeita lau hilabetez eskubidea izango du lehiaketan izena emateko garaian aurkeztutako material grafikoak eta audioak zein lehiaketaren bigarren fasean hautatutako talde finalisten kontzertuetan egindako audio eta bideo grabazioak eta argazkiak erreproduzitzeko, edozein bitartekoren bidez eta Gazte Talent lehiaketa sustatzeko bakarrik. Horrek ez du eragozten talde edo bakarlariek berek haiek ere erabili ahal izaterik.

Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek guztiak eta Antolakuntzaren, hautaketa batzordearen eta epaimahaiaren erabakiak erabat onartzea.

Antolatzaileek ahalmena izango dute oinarrietan jaso ez den edozein gorabehera ebazteko.

Albisteak

2024-11-25
Sarrerak hemen salgai: http://sarrerak.arabaeuskaraz.eus/web/?menu=36&pagina=&siteID=arabaeuskaraz
2024-10-10
Gaur aurkeztu dugu, Gasteizen, 2025eko Araba  Euskaraz.
2024-06-21
Gaur egin da TANTA txartelen zozketa, eta 54.288 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria.