Skip to main content

Porrotx eta Marimotots Martxoaren 6an Oionen izango dira Araba Euskaraz-en alde.

Porrotx eta Marimotots Oionen

Porrotx eta Marimotots gure lagunak bisitan datoz Oionera.

Hitzordua Martxoaren 6an arratsaldeko seietan izano da zineman.

Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Dolua igarota, gaur, ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. Pozik daude amatxo Loretorekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.

Zatoz irri egitera!

Albisteak

Amurrion, 2026ko ekainaren 14an. Amurriok giro ezin hobean agurtu du gaurko Araba Euskaraz jaia.
Giro bikainean, jende andana bildu da gaur Amurrion, Arabako ikastolen jai handiari hasiera emateko.