Skip to main content

Kantu Bat Gara ikuskizuna Aguraianen Araba Euskaraz-en eskutik

2023/04/19

Maiatzaren 26an, 19:30etan Harresi aretoan.

Sarrerak:

https://www.musikaze.net/web/?menu=138&pagina=entradas&item=43799&siteID=bidean

Kantua Bat Gara

Kantu bat gara ekimena urteurren baten bueltan sortzen da: 2021 urtean, 30 urte bete ziren Jon Maia Soriak letragile bezala lehen kantua idatzi zuenetik, Negu Gorriak taldeari idatzitako Lehenbiziko bala, hain zuzen ere. Aitzakia horrekin, Jonek diska liburu bat argitaratuko du, bere letragile ibilbidearen antologia bat. Musikari dagokionez, goi mailako musikariez osatutako talde bat sortu du eta berak idatzitako kantuen bertsioak egingo dituzte Jon bera abeslari dela. Liburuak Jonek idatzitako kantu hitzen hautaketa luze bat jasoko du eta egileak berak horietako hainbat iruzkinduko ditu, bere garaiari, sorkuntzari edo kantuak bide ematen duen ezein gairi buruzko kronikak osatuz. Taldeak zuzeneko emanaldietan aurkeztuko du lana Euskal Herriko aretoetan, Kantu bat gara izenareko emankizunaren bidez.

Araba Euskaraz musikar-EKIN!
 

Fitxategiak

Albisteak

2024-11-25
Sarrerak hemen salgai: http://sarrerak.arabaeuskaraz.eus/web/?menu=36&pagina=&siteID=arabaeuskaraz
2024-10-10
Gaur aurkeztu dugu, Gasteizen, 2025eko Araba  Euskaraz.
2024-06-21
Gaur egin da TANTA txartelen zozketa, eta 54.288 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria.