Skip to main content

LO(r)TUKO DUGU!

2022/04/13

Maiatzaren 14ean LO(r)TUKO DUGU! erronka dugu Argantzun Ikastolan. Goizeko 11etan Sagastieta eta Argantzun lotzeko 5 kilometroko ibilbidea egingo dugu. Azken tartean Porrotxekin eta Bonberenea txarangarekin elkartu eta ikastolaraino joango gara. Bertan artisau azoka eta txozna izango dugu zain. Pintxoak eta edariak erosi ahal izango ditugu. Ondoren, bazkari herrikoia egingo dugu, Lumagorri oilasko paella! Piknik izango da, beraz, ez ahaztu zuen mantak eramaten! Bazkal ostean, 16:30etan kalejiran plazara joango gara eta 17:00ak aldera Euskal dantza topaketaz gozatuko dugu. Bukatzeko dantza plaza egingo dugu!
Animatu zaitezte eta lagundu gure erronka betetzen!