Skip to main content

Araba Euskaraz 2019: Aurkezpen prentsaurrea

2018/10/10

Araba Euskaraz 2019 aurkeztu dute “gasteiztarongandik Gertu”

  • Armentia ikastolak antolatuko du Arabako ikastolen jaialdia. Gizarte eta kulturako eragileen aurrean aurkeztu dute, Europa Jauregian
  • Kultur egitasmoa urte osora zabaltzeko apustua egiten ari direla iragarri dute. Ekainaren 16an ospatuko da.

GASTEIZ. Martxan da Araba Euskaraz 2019. Armentia ikastolak antolatuko du aurten eta Liher Larreak, ikastolako Lehendakariak azaldu bezala helburua “GERTU EGOTEA da. Gasteizko, eragileengandik gertu, hiria euskalduntzeko gertu, Arabako herrietatik gertu, euskalgintzatik gertu, berdintasunerako gertu, emateko gertu eta finean… zoriontsu izateko gertu.  Hori izango da gure Ikastolaren helburua etorkizunera begira. Hori adierazten du gure logoak; hori adierazi nahi dute geziek”, esan du.

1981 urtean ospatu zen, lehendabiziko aldiz Araba Euskaraz eta ordutik urtero ospatu den jaialdi honek milaka eta milaka arabar batu ditu, euskaraz, herrialde osoan zehar. Armentia ikastolak aldiz 25 urte bete ditu eta dagoeneko 1200 ikasle baino gehiago ditu. “Jaialdiarekin proiektua sendotzera goaz”, azaldu dute. Euskararentzako Araban urte biziki garrantzitsua dela nabarmendu dute “Euskaraldia, Korrikaren bukaera eta Araba Euskarazekin”.

Armentiak Arabako Ikastolen Jaialdia 2006 urtean antolatu zuen azkenekoz eta ordutik “13 urte igaro direlako Araba Euskaraz antolatzeko gogotsu gaude”, azaldu dute Naroa Velasco eta Iratxe Valle ikasleek. Hori dela eta kultur egitaraua urte osora zabaltzeko apustua egin dute. “Jaialdia ekainaren 16an izango bada ere azarotik ekainera antolatu nahi ditugu kultur eminak, Gasteizen baita Araba osotik ere, hau da, herrietan ere eraginez”.

 

Araba Euskaraz 2019 aurkeztu dugu, Armentia ikastolak, gure ikastolak, antolatuko
duen Arabako Ikastolen Jaialdia. 2006 urtetik 13 urte igaro dira. Orduan antolatu genuen
azkenekoz Araba Euskaraz-a Armentiakook.
Ordutik ehunka dira ikastolatik pasa diren ikasleak eta milaka dira elkarrekin bizi izan
ditugun istorioak. Gaur logoa eta leloa ezagutarazi ditugu, Gasteiz eta Araba osoari
ekarpena egiten jarraitzeko.

Orain proiektua sendotzera goaz, zabaltzera, ikastola gerturatzera.
Araba Euskaraz hau ez da egun bateko jaian geratuko eta horregatik urte osorako
plangintza kulturala ari gara osatzen. Zinema, antzerkia, musika.. hamaika dira oraintxe
labean ditugun ideiak, proiektuak eta hurrengo hilabeteetan ezagutaraziko ditugu.
Oso pozik gaude Araba Euskaraz antolatzearekin, oso pozik gainera urte bizki garrantzitsua
delako 2018 euskararako Araban hiru egitasmo garrantzitsuekin: euskaraldia, Korrika eta
Araba Euskarazekin.

“Erein, erna eta hazi,
gero fruitua eman...”
Hori dio Gure ikastolaren 25. urteurreneko kantak.
Erein
Hazia erein zen orain dela 25 urte .
Erna
Kostata, baina hazi horrek lortu zuen ernetzea

Hazi
Urte hauetan zuhaitza ederto hazi da 
Eta gero zer?
Fruitua eman
Zuhaitza hasi da fruitua ematen. Ikastola heldutasunera iritsi da. Ateak eta leihoak irekitzeko garaia
da, gu kanpora atera eta kanpotik aire berria barrura sartu dadin.

Gertu egon nahi dugu..
Gasteiztik gertu, gasteiztarrengandik gertu
Eta gertu gaude gertu egoteko.
Hori da gure helburua datorren urteko Araba Euskarazi begira, GERTU EGOTEA, eta hori izango da
gure Ikastolaren helburua etorkizunera begira. Hori adierazten du gure logoak; hori adierazi nahi dute
geziek.

Gerturatu zaitezte denok.
Gonbidatuta zaudete.
Gerturatu eta ea zer gertatzen den...

 

 

Albisteak

2024-11-25
Sarrerak hemen salgai: http://sarrerak.arabaeuskaraz.eus/web/?menu=36&pagina=&siteID=arabaeuskaraz
2024-10-10
Gaur aurkeztu dugu, Gasteizen, 2025eko Araba  Euskaraz.
2024-06-21
Gaur egin da TANTA txartelen zozketa, eta 54.288 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria.