Artium Museoan aurkeztu zuten Armentia ibiltaria ikuskizuna

2019/03/20

Crescendo abesbatzak “Armentia ibiltaria” ikuskizuna aurkeztu zuen martxoaren 22an. Umeen ahotsekin batera ikuslea izan zen protagonista eta denek batera Benito Lertxundi, Oskorri edo Gatibu-ren abestiak kantatu zituzten.

GASTEIZ. Crescendo Abesbatzak  Ibiltaria ikuskizunak abiatu zituen aurreko kurtsoan. Helburua argia zen: publikoa ikusle izatetik parte hartzaile izatera igarotzea. Karlos Egino zuzendariak azaldu zuen moduan “publikoa parte hartzaile izateko formatua sortu dugu. Orain artean publikoak txalotu besterik ez zuen egiten; ikuskizun honetan horrekin apurtu dugu”. Proiektu musikal eta pedagogikoa da baina parte hartzaileak serotonina eta oxitozinaz betetzea du helburu “pertsona zoriontsua izan dadin ekarpena egiteko proiektua baita”, esan du.

Oso ohikoa izan da abestea famili eta lagun arteko ospakizunetan Euskal Herrian baina azken urteetan galbidean dagoen tradizioa da. “Crescendotik ohitura berreskuratu nahi izan dugu. Gure helburua hurrengo belaunaldiek kantatzeko nahia, desira, gogoa, grina... berreskuratzea da. Gure folklorea, bakarlariak, musikariak... oinarri hori ezagutarazi nahi diegu belaunaldi gazteenei; aletxoa jarri bide horretan gure ohitura berreskuratzeko”.

Horregatik Artium Museoan ospatu zen kontzertuan hara gerturatu ziren guztiak bihurtu ziren protagonista. Oskorritik Benito Lertxundira, Huntzatik Gatibura, folklorea eta ohitura oinarri.

Ana Eguino eta Ane Legarreta zuzendarien gidaritzapean Garikoitz Suarez kazetaria aurkezle izan zelarik.

    

 

Albisteak

2022-11-14
Abenduaren 4an izango da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Bi emanaldi izango dira, gainera: arratsaldeko bostetan lehena, eta ilunabarreko zazpiretan bigarrena.
2022-11-11
Ostegun honetan aurkeztu dugu Araba Euskaraz 2023 jaialdia, Arabako Ikastolen egoitzan, Gasteizen.
2022-06-24
Gaur egin da TANTA txartelen zozketa, eta 64.366 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria. Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak banatu du zenbaki sariduna, eta jabeak hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko.  Andres…