Skip to main content

Logoa eta leloa

1981. urtean ekin genion Araba Euskarazi, eta urterik urte, ekin eta ekin, iritsi gara 43. Araba Euskarazera. Ikastolok behar dugulako Araba Euskarazen bultzada, gure proiektuak aurrera ateratzeko. Euskarak behar duelako Araba Euskarazen bozgorailua, ozen entzun dadin. Euskal Kulturak behar duelako Araba Euskarazen agertokia, ikusia eta entzuna izan dadin. Arabarrok behar dugulako Araba Euskarazen topagunea, euskaraz bizi gaitezen.

Ekin, elkarrekin

Guztiok batera, guztiok batuta. Arabako zortzi ikastolak elkarrekin ariko gara aurten ere Araba Euskaraz antolatzen. Aurtengo ekitaldian martxan jarri dugun ereduari jarraipena emango diogu, auzolana eta elkarlana ardatz hartuta, eskuz esku, buruz buru, gure jakintza elkarbanatuz, gure harremana aberastuz.

Araba Euskaraz gure lurraldeko bazter guztietara eramango dugu, eskualde bakoitzean urtean zehar antolatuko ditugun ekimen desberdinen bidez.

Araba Euskaraz Olarizu

EKIN

Logotipoari dagokionez, EKIN hitza bera hartu da iruditzat. Baina aditzak marratxo bat darama aurretik, bera bakarrik dagoenean aditza izango delako, baina, beste hitz batzuekin lotuta, deklinabide atzizki gisa erabiliko delako.

Ekin, elkartasunarekin

Guztion lana, guztion konpromisoa, ikastolen mugimenduarekiko, Arabarekiko, euskararekiko. Guztion lana eta esfortzua, ikastolen proiektuak aurrera ateratzeko. 2023. urteko Araba Euskarazen lortzen dugun dirua Aguraingo Lautada ikastolari laguntzeko erabiliko dugu.