Skip to main content

Emakume Sorkuntza

Martxoaren 3tik 15era Aiaraldeko emakumen sortzaileen egitekoa ezagutzeko aukera izango dugu EMAKUME SORKUNTZA: Ekosistemaren kartografia berriak zikloari esker. Ilustrazioa, bideo-artea, arkitektura, eskultura, argazkia eta pinturak erakutsiko dira Amurrioko La Casona aretoan antolatu dugun erakusketa anitzean.

 

Bertan, 11 sortzaile hauen lanak egongo dira ikusgai: Yolanda Mosqueraren, Raisa Alavaren, Sharai Solarren eta Eider Garcíaren ilustrazioak, Eider Egurenen eta Ane Seijasen bideo-arte instalazioak, Nagore Ayesaren arkitektura soziala, Begoña Guillénen eta Alazne Usateguiren argazkiak, Susana Corbellaren keramika eskulturak eta Soiartze Aldayren margoak.

irudia

Albisteak

Bonoak eta sarrerak:https://www.eramanjaialai.com/araba-euskaraz-jai-alai-master-ser
Araba Euskaraz´26 ekimenaren barruan, otsailaren 8an, Amurrioko Udal Pilotalekuan, Araba Euskaraz´26 Euskal Pilota Topaketa ospatuko da.