Skip to main content

Gertu ikuskizuna antolatu du Araba Euskaraz-ek Oihaneder Euskararen Etxean

2019/02/13

- Hilaren 14an ospatu da arratsaldeko 20:30etan GASTEIZ. Armentia Ikastolak Araba Euskaraz 2019rako antolatutako ekintzen artean, musika, dantza eta bertsolari ikuskizuna izan da Oihaneder euskararen etxean. Ikuskizunak aurtengo leloa izango du, “GERTU”, eta Miren Narbaiza-MICE eibartarraren emanaldia aurkeztuko du. Bertan, Narbaizak bakarlari moduan egindako lehen diskoa estreinatuko du. MICE Napoka Iria taldearekin hasi zen musika munduan, eta haiekin argitaratu zituen bost disko. Beste talde batzuekin lan egin ondoren, Narbaizak bere bideari ekin zion, eta 32 urterekin, bere lehen bakarkako diskoa kaleratu du MICE moduan. Oso lan pertsonala eta intimista  izan da Oihanederren aurkeztuko duena. Ikuskizunean, gainera, Armentia Ikastolako bertsolari eskolako neska-mutilen saioa izan dugu, eta ikastolako dantza taldearen emanaldia. Material berria aurkeztu dugu Oihaneder euskararen etxeko ikuskizunean, bertan egin dugun desfile xume baten bidez. Baina desfile berezia izan da, Araba Euskarazeko berdintasun taldeak egindako lanari esker. Gogor egin dute lan berdintasunaren mezua arlo guztietara zabaltzeko, erronka estrategikoa baita hori denontzat. Horren harira, estereotipoak apurtu dituen desfilea prestatu dute, irudi erreala eman duena, eta pertsona mota guztiak ikusarazi dituena. Gizonak eta emakumeak, haurrak eta adinekoak, neurri handi eta txikikoak, hainbat arrazatakoak, eta dibertsitate funtzionala dutenak. Desfilean koloreek ez dute sexurik izan, eta erakutsi dena izan da garrantzitsua, ez besterik. Parte hartzaile guztiek txapel bana eraman dute, denek berdina, berdintasunaren ikur moduan. Erronka asko ditugu aurrean, baina pausoka-pausoka guztiei ekingo diegu.

Bideo txiki bat