Amurriora etortzeko...aukerarik onena garraio publikoa da!
- Trenez edo autobuses; Renfe, Alavabus edo Bizkaibusen zerbitzuetan.
- Ikastoletatik eta herrietatik aterako diren autobusetan. Autobus geltokia Maskuribai industrial gunean kokatuta egongo da.
- Autoz bazatoz, Maskuribai industrial gunean, Bañuetaibar kalean eta Abiaga kalean aparkatu ahal izango duzu.
- Asteburua pasatzera bazatoz, Maskuribai industrial gunean, autokarabana eta furgonetentzat gunea izango duzue.
Jai jasangarri bat nahi dugu
Edalontziak etxetik ekarri, edota txosnetan ditugunak erabiltzen badira, txosnetan bertan edo horretarako egokitu ditugun guneetan utzi, berrerabilgarriak baitira.
Amurrio zaindu dezagun!
Primeran pasa pasatu gabe!