Maiatzaren 22an zatoz Amurrio Antzokira Porrotx eta Mairimotots pailazoekin!
Amazonia Gara! Taupadak berpiztu!
Euskal Herriko Iratitik Ameriketako Amazoniara... Porrotxek eta Marimototsek, urtxintxen antzera, zuhaitzez zuhaitz egingo duten bidaia kontatu eta kantatuko digute. Zatoz sudurgorriekin... ez gara jaitsiko!
Amazonia biodibertsitatean eta baliabide naturaletan aberatsa den lurraldea da; 240 hizkuntza hitz egiten dituzten 380 herri indigenetako 33 milioi pertsona bizi dira eskualde horretan. Gaur egun, deforestazioak eta tokiko indigenen komunitateei zuzenean eragiten dieten interes militar, komertzial eta industrialek mehatxatzen dute lurralde hori. “Amazonia gara” kanpainak herritarrak mobilizatzea du helburu, Amazonia eta bertan bizi diren herriak babesteko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko. Gatazka ekosozialen eta ekoizpen- eta kontsumo-molde globalen arteko lotura ezagutarazi nahi dugu, mundu justuago, ekitatiboago eta jasangarriago baten alde mobilizatuko diren herritar kritikoak sustatzeko. Amazonia munduko birika da eta Euskal Herrikoa Irati Oihana dugu, Europako pagadi, izeidi handienetan bigarrena. Pago eta izeiez gainera, pinuek, arteek, otsalizarrek, astigarrek, sahatsek, ezkiek, zumar hostozabalek eta hamaika zuhaixka ezberdinek osatzen dute Irati, beste hainbat animaliekin batera. Iratik ere badu hizkuntza eta kultura bat, euskara. Eskoletan haurrak eta gau eskoletan helduak berreskuratzen eta etxe zein karriketan biziberritzen ari direnak. “Ez gara jaitsiko!” proiektuak, zuhaitzetara igo eta naturaren betaurrekokin ikustera, entzutera, usaintzera, dastatzera, ukitzera eta bizitzera gonbidatzen gaitu guztiok.