ADIERAZPENA
·
OLARIZUKO LORATEGIAREN EZOHIKO EGOERAREN AURREAN
Ekainaren 15ean ospatuko dugun Araba Euskaraz jaia Olarizuko lorategian egitea aurreikusia dugu. Momentu honetan espazioa aztertzen ari gara, eta Olarizuko lorategiak gaur-gaurkoz ez daude eroso eta guk aurreikusitako baldintzetan.
Horren aurrean, eta jaia zalantzarik gabe ospatuko dela jakinda, egoera sakon aztertzen ari gara, eta jaiaren egiturari buruzko erabaki egokiena hartzeko bidean gaude. Oraindik ez da erabakirik hartu, baina aukera guztiak mahai gainean ditugu, eta datozen orduetan/egunetan erabakia hartuko dugu.
Behin erabakia hartuta, informazioa ahalik eta azkarren partekatuko dugu.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta babesagatik. Ziur gaude aurtengo Araba Euskaraz ere euskararen eta ikastolen aldeko jai handi eta parte-hartzailea izango dela.
Araba Euskaraz Elkartea