Skip to main content

Araba Euskaraz eguneko egitaraua

Elkarlanari, ilusioari, kulturari, auzolanari,  aniztasunari, parte hartzeari, euskarari, parekidetasunari… bidea zabalduko dion programa oparoa izango dugu ekainaren 20an.

 

Ekintza guztietan edukiera mugatua izango dugu, horregatik ekintza bakoitzean parte hartzeko banakako izen-ematea bete beharko da:
 

Euskararen plaza (herrigunea):

Herriko plaza (edukiera: 114)

-10:00etan irekiera ekitaldia. Ohi bezala, instituzioetako eta gizarte eragileetako ordezkariak izango dira bertan. 
-12:00etan Eidabe taldearen “Piztu! EmakumeON energia” ikuskizuna, EDPren eskutik.
-16:00etan dantza emanaldia Laudioko Akelarre, Itxarkundia eta Untzueta dantza taldeen eskutik.
-17:30ean zunba tailerra eskualdeko Izaskun del Cerroren gidaritzapean. Saio honetan Araba Euskaraz kantaren koreografia dantzatzeko aukera egongo da.

Aldai plaza (edukiera: 120)

-11:00 eta 13:00etan “3 kluba, Go!azen” kontzertua EITBren eskutik.
-17:30ean “Maider Zabalegi” kontzertu akustikoa

Euskararen basoa (parkea):

Kultura etxeko lorategia (edukiera: 75)

-11:00 eta 13:00etan tailerrak eta jolasak. Bertan herriko Kirikino Aisialdi taldeak eta Aiaraldeko Kokoriko hezkuntza faktoriak tailerrak zein jolasgunea eskaintzeaz gain, Eroskik sukaldaritza ikastaroa eskainiko du.

Kasinoa

-11:00, 12:00 eta 13:00etan ihes gela (edukiera: 18)
-16:00etan karaokea (edukiera: 40)

Pergola (edukiera: 100)

-11:00, 12:00 eta 13:00etan “Kaiku: elikagaien taupadak” antzerkia Kaikuren eskutik.
-16:00etan bertso saioa Laudio eta Arabako bertsolariekin; Izar Mendiguren, Manu Bendala eta Oihane Perea bertsolariak eta Ainhoa Comas gai-jartzailea.
-17:30ean “Ene bada! Aiama eta Ane Guria” musika emanaldia.

Lamuza frontoia 

-Goizeko 10:00etatik aurrera, Arabako herriarteko eskupilota txapelketako finalak jokatuko dira Pilota Federazio eta Laudioko Herriaren pilota elkartearen eskutik (egun indarrean dauden neurriak kontuan hartuta, ikuslerik gabe).
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Albisteak

Etengabe jaia, Bastidako Ikastolako kominitatearekin batera, Maiatzaren 17an ospatuko da. Anima zaitez eta zatoz!Bazkatirako tiketak hemen salgai: