Skip to main content

10.000 km baietz erronka gauzatu dugu!

2021/03/15

Lortu dugu! Guztion artean 10.000 kilometro batu ditugu Laudioko Zumalakarregi etorbidean euskarari bideak zabaltzeko ekimenean.

Eskerrik asko eguraldi zakarrari aurre eginez bertoratu zineten euskaltzale guztioi, eta bereziki ekimena aurrera ateratzen lagundu zenuten guztioi. Zorionak!

Jende jarioa goiz goizetik abiatu zen eta ez zuen etenik izan egun osoan zehar. Bizi dugun pandemia egoera eta eguraldi kaskarrari aurre egin genion kemenaz eta ilusioz. Datuak itzelak dira: 1.800 partaidetza txartel banatu genituen egunean eta horietatik 1.465 aurretik izena eman zuten. Guztion artean 9.400 joan-etorri osatu genituen 1.200 metroko ibilbidean, orotara 11.280 kilometro osatuz.
 

Kaiku zoketa

Kaiku produktu sorten zozketako irabazleek etxean jasoko dute saria: Jabi Tejedor, Arkaitz Gastaka, Sandra Elexpe, Mª Mar Espejo eta Patricia Perez.

 

Albisteak

2024-03-11
GASTEIZKO OLABE PILOTALEKUA JAI ALAI LEAGUEKO EGOITZEKO BAT ARABA EUSKARAZEN ALDEKO ZESTA PUNTA TXAPELKETARI ESKER.
2024-03-11
Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da.