Saminez hartu behar izan dugu erabaki hau, egoeraren larritasuna ikusita ez baitzegoen beste irtenbiderik. Uneotan beste lehentasun handi batzuk ditugu, laster gure ikasleak ikasgeletara itzuli beharko baitira, eta larrialdi egoera hau amaitu bitartean, ezingo dugu ospakizunik egin, are gutxiago ikastolen jaien tamainakorik.
Aurten, beraz, ez ditugu gure jaiak ospatuko, Hori bai, jai bakoitzari ziklo amaiera egokia eman nahiko genioke, euskara eta euskal kulturari egoera honek kendu izan dizkien plazak sortuz, eta, jairik egin ez arren, egoerak bermatzen duenean, bestelako ekimen txikiak egiteko aukerak aztertuko ditugu, jai masiboen eredutik aldendutakoak".