Skip to main content

Araba Euskaraz 27

Araba Euskaraz Arabako ikastolen jaia baino gehiago da: ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutarazteko, euskararen aldeko konpromisoa indartzeko eta komunitatea elkartzeko egitasmoa da.

Irudia
Argantzun ikastola

2027an, Argantzun Ikastolak hartuko du jaiaren antolakuntza. Aukera izango da ikastolen lana eta euskararen aldeko konpromisoa ikusarazteko, Trebiñun elkarlanerako sareak indartzeko eta Arabako ikastolen arteko loturak sendotzeko.

Argantzun Ikastola: Trebiñun errotzen

Argantzun Ikastolak euskarazko hezkuntzaren aldeko proiektua garatzen du Trebiñun. 2027ko Araba Euskaraz aukera izango da proiektu hori ezagutarazteko, haren aldeko atxikimendua sustatzeko eta etorkizuneko garapenerako sostengua biltzeko.


 

Argantzun Ikastolaren proiektuari sostengua ematea

Ikastolaren proiektua ezagutaraztea, haren aldeko atxikimendua sustatzea eta etorkizunean aurrera egiteko behar duen sostengua biltzea.

Komunitatea indartzea

Argantzun eta Trebiñuko komunitatearen arteko harremanak eta elkarlana sustatzea, herritarrak, familiak eta lurraldeko eragileak sare berean bilduz. Aldi berean, ikastolako komunitatea sendotzea, proiektu partekatuaren inguruan atxikimenduak eta indarrak batzeko.

Trebiñu Araba da

Trebiñuren eta Arabaren arteko loturak nabarmendu eta aldarrikatzea, euskararen aldeko lana eta konpromisoa lurralde osora zabaltzeko.