Araba Euskaraz eguneko azokarako izen ematea

Aurtengo Araba Euskaraz eguna, ekainaren 20a,  bertan da, Laudio horretarako prestatzen ari da. Honezkero antolaketa lanetan ari gara eta guneetako batean, IES Laudioko kanpoko gunean,  bertako nekazari zein artisauei bidea zabaldu nahi diegu. Hamarnaka postuz osatutako baserritar azoka egongo da  goizeko 10:30etik arratsaldeko 15:30ak arte.

Postu hauetako batzuk baserritar produktuetarako bideratuko dira, gainontzeko postuak, aldiz, artisautzara. 

Bertan produktuak erakusgai eta salgai jarri nahi izanez gero, hauek dira kontuan hartu beharrekoak:

-Interesa duen orok ondorengo eskaera idazkia bete beharko du ekainaren 6a baino lehen.

-Postuak (bertan egongo diren “stand.ak”), izen emate kopurua postu kopurua baino handiagoa bada,  ekainaren 7an egingo den zozketa bidez esleituko dira. 

-Behin postua esleituta, salmenta postua jarriko dutenek 50€ko ordainketa egin beharko dute Laboral Kutxa, ES26 3035 0355 0235 5001 9337 edo Kutxabank, ES62 2095 3258 2091 1912 5991 kontuan.(kontzeptu gisa: AzokaAE eta izen-abizenak jarri beharko dira) eta jakiak saltzen dituztenen kasuan osasun-erregistroa bidali beharko dute arabaeuskaraz@ehi.ikastola.eus helbidera ekainaren 11a baino lehen.

Informazio osagarria:

-Baserritar zein artisauak, euren saltokia atontzeko, goizeko 8:30etik aurrera bertaratu beharko dira azoka gunera. 
-Saltzaileen kokapena antolakuntzak erabakiko du.
-Postuak, erakustokiak,  antolakuntzak jarriko ditu.
- Azokan parte hartzen dutenek desinfektatzailea izan beharko dute, eta bisitarien eta langileen eskura jarriko dute. 
- Saltzailearen eta eroslearen arteko gutxieneko distantzia 1,5 m-koa izango da. 

- Ez da laginik jarriko erosleei probatzeko aukera eskaintzeko. 
- Parte-hartzaileak azokara bertaratzen direnen eta gainerako parte-hartzaileen segurtasuna bermatu beharko du beti. 
- Azoka egiten den egunean, azokan parte hartuko duten lan taldeko pertsonen izen-abizenak eta kontaktua emango zaizkio antolatzaileari.

Zabal diezaiegun bidea ekoizleei!