Skip to main content

Non eta Mugan; Ikastolak Herria egiteko sortuak.

2024/02/22
Non eta Mugan

Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari, horietako bat Ikastolen mugimendua da.

Ikastolek historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, periferiako ikastolek ere badute: jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea. Hori baita euskal identatea garatzeko bide sendoena.

Ez da erraza izan eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen du ikastola hauek pairatzen duten egoera sozio-polikoari aurre egitea. Aurrera egiteko dedikazio eta militantzia handia behar izaten dute.

Horregaitik beharrezkoa da Euskal Herriaren periferian euskararen alde lan egin duten eragileei aitortza egitea.

Martxoaren 10ean Beskoitzen elkartuko gara.

Eguneko egitaraua:

10:00 HARRERA - GOSARIA

11:00 PERIFERIAKO IKASTOLEI AITORTZA EKITALDIA

12:30 HAURREN JOLASAK, PUZGARRIAK eta PONTX PAILAZOA

14:00 BAZKARIA. Izena ematea beharrezkoa da: 

https://entradium.com/eu/events/non-eta-mugan-bazkaria

17:00 BIZKARSORO FILMAREN EMANALDIA

18:30 EKITALDIAREN ITXIERA

Fitxategiak