ARABA EUSKARAZ 2022 ORIENTAZIO PROBA

Laudio modu  ezberdinean ezagutzeko aukera emango digun orientazio proba prestatu du Laudio Ikastolak Araba Euskarazeko jarduera programaren baitan.
Orientazio proba hau maiatzaren 7an izango da. Aldai plazatik abiatuta. Ibilbidea 5 km izango ditu, kale artetik izango da eta ez du desnibelik, hortaz, edozeinek har dezake parte.
Parte hartzeko izen emate inprimaki hau bete beharko du apirilaren 25a baino lehen, gehienez bosteko taldeak izango dira:

https://forms.gle/dRzsRy94SAw8vxNZ6

Jantzi Araba Euskarazeko kamiseta eta zabaldu bidea orientazioari!