EUSKAL PILOTA TOPAKETA

URTARRILAK 30EAN, LAPUEBLA LABARKAKO PILOTALEKUAN, 11ETATIK 13ETARA

Araba Euskaraz eta Assa Ikastolatik, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin elkarlanean, pilota kirolaz gozatu ahal izateko ekitaldiz beteriko goiza antolatu dugu urtarrilaren 30ean, Lapuebla Labarkako pilotalekuan.

6 eta 8 urte bitarteko haurrek tailerretan parte hartu ahal izango dute, 9 eta 12 urte bitartekoek jolasetan, horrez gain, publiko guztiarentzat pilota partidak eta erakusketa bat izango ditugu.

Tailer eta jolasetan parte hartzeko urtarrilaren 27a baino lehen www.arabaeuskaraz.eus webgunean eman behar da izena.

Data horretan indarrean dauden Covid-19ari aurre egiteko neurriak hartuko dira.

Zatozte ondo pasatzera, zuen zai gaude!