ADI! Munain-Okariz Hariztira Medi Irteeraren DATA ALDAKETA!

Lehenik eta behin, mila esker hilabete honen 21erako programatutako irteeran izena eman duzuen guztioi (100 pertsona inguru).

Bidaia autobusez egin behar zenez eta itzultzean pintxoak eta edariak izango zituen barra bat jartzea aurreikusita zegoenez, ezin dugu ziurtatu indarrean dauden prebentzio neurriak, Covid-19k Agurain udalerrian eragin handia izan baitu. Horregatik, erantzukizunez jokatuz, martxoaren 6ra arte atzeratu behar izan dugu irteera.

Izena eman baduzu eta aurreikusita dagoen datan ezin baduzu parte hartu, arabaeuskaraz@ehi.ikastola.eus helbidera jakinaraztea eskatzen dizugu.

Barkatu sortutako eragozpenak.

Eskerrik asko ekimen honi emandako babesagatik!

Laster ikusiko dugu elkar!