Zatoz bideak zabaltzen laguntzera!

Ikasturte osoan zehar antolatu izan ditugun ekintzetan bidelagun ugari izan ditugu; laguntzaileak, babesleak, parte hartzaileak… guzti-guztiak euskarari bidea zabaltzen.

Oraingoan, ikasturtean burututako ekintzen programari ekainaren 20an izango dugun Araba Euskaraz egunarekin amaiera emango diogu.

Horretan ere, zuen laguntza ezinbestekoa da. Hemen duzu zure ekarpena egiteko aukera!

Aukeratu txanda, aukeratu zeregina, … eta segi dezagun elkarlanari bidea euskaraz zabaltzen!