10.000 km baietz!

Martxoaren 14an, euskararen aldeko erronka Laudioko Zumalakarregi etorbidean
09:00etatik 19:00etara, baietz 10.000 kilometro osatu guztion artean euskararen alde!
Araba Euskaraz 2021 kanpainak erronka berria dakar: baietz guztion artean 10.000 km batu martxoaren 14an 09:00etatik 19:00etara. Zumalakarregi hiribideko lautada probestuta
Haur, gazte eta helduek erraz egin dezaketen ibilbidea izango da.
Nola egingo dugu?
Erronkan edozeinek har dezake parte; oinez korrikan, txirrindulaz, patinetan…
Helburua 10 ordutan 10.000 kilometro egitea izango da: bakoitzak batasbestez 5 km eginez gero, 5 joan-etorri, 2.000 pertsona biltzea litzateke erronka. Orduro gutxienez 200 pertsona aritu beharko dira erronkan. Baietz lortu!
Zumalakarregi etorbideko mutur bakoitzean, anbulatorioan eta Gurutze Gorria inguran, sarrera eta kontrol puntuak jarriko ditugu partaide bakoitzak egiten dituen kilometroak zenbatzeko. Horretarako partaide bakoitzak euskararen alde egindako distantzia erregistratzeko txartela eramango du.
Izena eman beharko da?
Bai, aldez aurretik izena eman beharko da formulario honetan:
Parte hartzeko ordu tarte bat zehaztea eskatuko dizugu eta gehienez lau pertsonako taldeetan eman ahal izango da izena.
Batu zaitez erronkara!
Martxoaren 14an erronkara batzen ari direnen bideo sorta osatzen ari gara. Bidaliguzu zurea arabaeuskaraz@ehi.ikastola.eus postara!
Jarraian orain arte jasotakoak:
